EGUNEKO DATUAK
osteguna, 20 de otsaila de 2025
GG/OtsailakIV/LH4-5-6+DBH/osteguna

ASKO MASKARA BATEN ATZEAN BIZI DIRA

Denok egin dezakegun gauzarik onena: gu geu izan. Besteen gogoko izateko bestelakoa izaten ahalegintzea denbora alferrik galtzea da. Azken finean ezin dugu gure burua engainatu, geu baikara gure arimarekin lo egiten dugunak, zer garen ondotxo dakigunak.

Maskara edo mozorro baten atzean bizitzea gezurretan  bizitzea da, batez ere norbaitek gogoko izan gaitzan bizi bagara hala. Inoiz ez da halakorik egin behar, gure esentziaren parte bat galtzen baitugu.

Gu, denok, paregabeak eta bakarrak gara; planeta honetan inork ezin gaitzake ordezkatu, inork ezin du gure lekua hartu. Bakoitzak bere lekua du bere inguruan, leku garrantzitsua. Hortaz, zergatik aldatu paregabetasun, banakotasun eta leku berezi horiek, gure ezaugarri ederrak, merezi ez duten lagunak edukitzearren? Zergatik ez dute merezi? Hara, garen bezalako onartzen ez gaituztelako.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO

Lehenengo pausoa gure burua onartzea da. Onartzen duzue zuen burua?
Geure burua baloratu eta estimatu behar dugu… eta hori egiten dugunean bakarrik jakingo dugu besteen onarpena irabazteko maskara baten atzean ezkutatzeak ez digula ezertarako balio, horrela paperezko lagunak baino ez baititugu lortuko. Bai, paperezkoak, hau da, ezertarako balio ez digutenak, arazorik sortzen denean amore ematen dutenak, erori egiten direnak,… eta orduan bakarrik geratuko gara.

Esaera batek diosku hobe dugula bakarrik egon lagun petralekin baino. Kontua da engainu eta gezurren bidez lortutako lagunak ez direla lagun zintzoak eta noizbait min emango digutela, guri eta beste batzuei. Bizitzan zerbait izatekotan, gu geu izatea da onena. Eta horixe da, gainera, ondoen egiten dakiguna.

Eta zu, maskara baten atzean ezkutatzen zara?

OTOITZA

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=EqsPlffF71Y

 

Euskaraz: https://vimeo.com/144373499

 

https://www.youtube.com/watch?v=1LDNoNSTMKI

(abestia)

 

Otoitza:

Eskerrak, Jesus, lurreko zuhaitzengatik

eta itsasoko arraiengatik,  zerua, ura eta sua,

landare, lore eta fruituengatik.

Eskerrak, Jesus, izar eta hodeiengatik,

eguzki, haize eta ilargiarengatik.

Eskerrak, Jesus, jaiengatik, ospakizunengatik.

Eskerrak, Jauna, batez ere, bizitzarengatik.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!