EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 12 de martxoa de 2025
AURRERA, BENETAKOTASUNEZ

Egun on! Gaur itxuraren arabera inor ez juzgatzearen eta besteen aurrean beti benetako, garen bezalako, agertzearen garrantziaz hitz egingo dugu.

Ebanjelioa irakurtzean, ikusten dugu Jesusek bekatari guztiak hartzen dituela eta, ordea, fariseuak eta lege-maisuak ez dituela toleratzen, “itxurazale” esaten baitie. Itxurazale hitzak berak adierazten du argiro zer esan nahi duen. Itxurazale egiazkoa erakutsi gabe itxurak egiten dituenari esaten zaio. Zintzoaren itxura egin dezake, gaiztakeria barruan gordeta.

Asko besteen aurrean itxurak egiten, ez direna erakusten,… ahalegintzen dira, baina Jainkoak ondotxo daki egiaz nolakoak diren.

Honen adibide: Ananias eta Safira.

Ananias izeneko gizon batek eta beronen emazte Safirak soro bat saldu zuten. Hartutako dirutik zerbait beretzat gorde zuen Ananiasek, bere emaztearekin ados, eta gainerakoa apostoluen esku jarri. Uste zuten apostoluak ez zirela egindakoaz ohartuko eta dena partekatzen zuten beste fededunak bezala jokatzen ari zirela pentsatuko zutela. Ahaztu egin zitzaien, itxuraz, Jainkoari ezin zaiola gezurrik esan, Jainkoa ezin dela engainatu, Jainkoak dena baitaki, dena ikusten baitu. Pedrok esan zion orduan gizonari: “Ananias, zergatik utzi diozu Satanasi zure gogoaz nagusitzen Espiritu Santuari gezurra esateko, soroaren ordainetik zati bat zeuretzat gordez?”. Soroa berea zen eta, saldu ondoren, jakina, hartutakoaren jabe zen, dena beretzat gorde zezakeen, baina berak apostoluei diru guztia eman zien itxurak egin zituen. Eta hori ez zen egia. Pedrok zera esan zion: “Gizakiei ez, Jainkoari berari esan diozu gezurra”. Gero, Ananiasen emaztea joan zen, ezer ez zekiela.  Pedrok galdetu zion: “Esadazu, honenbestean saldu al zenuten soroa?”. Safirak: “Bai, horrenbestean”. Pedrok esan zion, orduan: “Zergatik hartu duzue elkar Jaunaren Espiritua tentatzeko?”. Eta gezurraren ondorioz, Espiritu Santuari gezurra esateagatik, biak hil ziren.     

Etsenplu honek itxurakerietan eta gezurretan ez ibiltzeko esan nahi digu denoi, gure Jainkoak gure bihotza ondo ezagutzen baitu eta gure intentzioak edo asmoak ondo baitakizki.  

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALAK: BIDEOA:
ENE KANTAK – AUSARTAK: https://www.youtube.com/watch?v=r6QNLYxaG4s

 

OTOITZA

Bibliatik: Mt 7, 15-23
“Kontuz sasiprofetekin! Ardi-larruz jantzirik badatozkizue ere, otso harrapari dira barrutik. Beren egintzetatik antzemango diezue. Elorritik biltzen ote da mahatsik edo gardutik pikurik? Zuhaitz onak fruitu ona ematen du, eta zuhaitz txarrak fruitu txarra. Zuhaitz onak ezin du fruitu txarrik eman, ezta zuhaitz txarrak ere fruitu onik. Fruitu onik ematen ez duen zuhaitza moztu eta sutara botatzen da. Beraz, beren fruituetatik antzemango diezue sasiprofetei”.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!