EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 12 de martxoa de 2025
GOIZEKO GOGOETAK/DBH4-BATX1-BATX2/otsaila24/IV/asteazkena
GARIZUMA1: proposamena

Garizuma hau bihurtzekoa den heinean, gizateria galduak sormenaren ikara sentituko du; itxaropen berri baten distira. Esan nahi dizuet, joan den udan Lisboan aurkitu nituen gazteei bezala: "Bilatu eta arriskatu, bilatu eta arriskatu. Une historiko honetan erronkak izugarriak dira, kexu mingarriak — hirugarren mundu-gerra bat bizitzen ari gara, zatika —, baina ez gaude hilzorian, erditzean baizik; ez amaieran, ikuskizun handi baten hasieran baizik. Eta kemena behar da hau pentsatzeko» (Unibertsitateko ikasleentzako hitzaldia, 2023ko abuztuaren 3a). Konbertsioaren ausardia da, esklabutzatik ateratzekoa. Fedeak eta karitateak eskutik helduta daramate itxaropen txiki hau. Ibiltzen irakasten diote eta, aldi berean, berak eramaten ditu aurrera.

Garizuma erabaki komunitarioen, erabaki txiki eta handien garaia ere izan dadila, korrontearen aurka, pertsonen egunerokotasuna eta auzo bateko bizitza aldatzeko gai direnak: erosteko ohiturak, sorkuntzaren zaintza, ikusezinak edo mespretxatuak barne hartzea.

(Frantzisko Aita Santua)

 

GARIZUMArako proposamena:

Berrogei egun hauek hartuko ditugu gizarte honetan eta bizi ditugun egoeretan Jesusen sentimenduetatik erabakitzen ikasteko. Bizi ditudan egoera horietako batzuk begiratzen ditut: nire maila soziala, nire irudia, nire gizarte-errekonozimentua, nire besteekiko lehiaketak, beste batzuk baino gutxiago ez izatea, nire erosotasunak eta plazerak bizitzaren hainbat alderditan, etab. Jesusekin gure buruei galdetzen diegu: Eta garizuma hau baliatzen badugu lotzen gaituzten gauza hauetatik askatasunean irabazteko?
Guzti horretatik zertara nago loturik eta askatu nahi dut?

Begiratuko diet ATXIKIA nagoen gauza guzti horiei, eta desatxiki nahi ditudan horietako bi aukeratuko ditut, adibidez: gaizki hitz egitea… dirua xahutzea… ez egitea sentitzen dudana… epelkeria… desordena… kapritxoa… zaratan bizitzea… pentsatzen ez gelditzea… etab. Bizitza xumeago baten aldeko entrenamendu gisako proposamena da, besterik ez. (Iturburua: https://centroloyola.org/eu/online-eu/frogan-jarriak )

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Egin isiltasuna, pentsatzu eta egin proposatzen zaizun aukera pertsonala.
  • Frantzisko Aita Santuak erabaki "komunitarioak" hartzeko ere eskatzen du. Ausartuko al zarete, klase modura, ingurua (ingurumen naturala, ikastetxeko giroa, herrikoa ...) piska bat aldatuko lukeen erabaki bat hartzera?