EGUNEKO DATUAK
osteguna, 13 de martxoa de 2025
GOIZEKO GOGOETAK/BATX2/apirila25/II/asteazkena
Aste santua

Captura de pantalla 2021-03-18 a las 23.39.19

Garizuma: Eguneko aditza.

“Aste santua” dator. Jesusen nekaldia eta heriotza gogoratzen den astea. Jainkoa gurekin dagoela gogoratzen zaigu, gizakiaren une latzenak partekatzen dituela esan nahi du. Hala ere, amaiera da garrantzizkoena: bizitza heriotzari gailentzen zaio!

Irakurri datorren parabola:

Gau batean amets egin nuen hondartzan nenbilela Jainkoarekin. Ibilaldian zehar, nire bizitzako eszena asko proiektatzen ziren zeruko pantailan.

Pasatzen zen eszena bakoitzarekin oin-arrasto batzuk hondarrean sortzen zirela nabaritzen nuen: batzuk nireak ziren eta besteak Jainkoarenak.

Batzuetan bi oinatz pare agertzen ziren, eta beste batzuetan pare bat. Horrek asko kezkatu ninduen, konturatu bainintzen, nire bizitzako etaparik tristeenak islatzen zituzten eszenek iraun bitartean, atsekabetuta, larrituta eta garaituta sentitzen nintzenean, arrasto pare bat besterik ez zegoela hondarretan. Orduan esan nion Jainkoari:

-          Jauna, agindu zenidan beti nire ondoan ibiliko zinela. Hala ere, konturatu naiz nire bizitzako unerik zailenetan arrasto pare bat besterik ez zegoela hondarretan. Zergatik, behar izan zintudanean, ez zinen nire ondoan ibili?

Orduan berak erantzun zidan:

Seme maitea. Izugarri maite zaitut, eta inoiz ez zintuzket utziko une zailetan. Hondarretan oinatz pare bat bakarrik ikusi zenituenean, nire besoetan kargatzen zintudalako da ".

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Sentitu al duzu inoiz Jainkoak bakarrik utzi zaituela?
OTOITZA

(Oharra: Azpian gaztelerazko abesti baten itzulpena duzu. Entzun nahi baduzu hau da esteka: https://www.youtube.com/watch?v=zBx8jhuY8BU )

1.       Pobreak ezer ez duenean eta oraindik banatzen duenean,

gaizaki bat egarri denean eta ur ematen digunean,

ahulak anaia indartzen duenean...

Jainkoa bera doa gure ibileran.

 

2.       Gizaki batek sufritzen duenean eta bere kontsolamendua lortzen duenean,

itxoin eta itxoiteaz nekatzen ez denean,

arrotzak anai-arreba deitzen ditugunean,

Jainkoa bera doa gure ibileran.

 

3.       Ongia ugari denean eta etxeak betetzen dituenean

gure ezpainek egia esaten dutenean,

xumeen sentimendua maite dugunean...

Jainkoa bera doa gure ibileran

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!