EGUNEKO DATUAK
ostirala, 14 de martxoa de 2025
AURRERA, ESKER ONEZ

Egun on, guztioi! Gaurko egun onetan esker onaren eta esker txarraren gaia aztertuko dugu, baina… badakizue hitz horiek zer esan nahi duten?

Hara, esker ona jasotako edo hartutako onura, probetxua edo mesedea aitortu eta aintzat hartzen duen sentimendua, emozioa edo jarrera da.

Esker txarra, ordea, esker onik ez adieraztea da. Jasotako edo hartutako onura, probetxua edo mesedea ez aitortzea eta aintzat ez hartzea da.

Lagundu nahi diguten pertsonak kontuan ez hartzea nolabait horiek ahaztea edo mespretxatzea da. Egiaz, oso gauza itsusia da, batez ere pertsona horiek maite bagaituzte.

Ipuin bat kontatuko dizuet, hobeto ulertzeko.

“Egun batean, emakume mediku batek, bide batetik zihoala, kirikino txiki bat ikusi zuen ertzean. Hanka bat zaurituta zuen.

Hala ikustean, emakumeak, eskularru batzuk aterata, eskuan hartu eta etxera eraman zuen, hanka zauritua sendatzeko. Etxeratutakoan, zauria garbitu eta sendatu zion eta, aurrerantzean, oso ondo zaindu zuen aberetxoa. Triku izena jarri zion.

Arratsalde batean, emakume medikuaren lobak, ea Triku emango zion galdetu zion izebari.  Izebak, jakina, atseginez eta maitasunez eman zion.

Baina, behin neskatilaren etxera iritsi ondoren, Triku ganbaran ezkutatu zen. Eta ez zuen handik irten nahi. Orduak eman zituen han. Azkenean, neskatilak kontuz hartu eta basora eraman zuen, han gusturago eta pozago biziko zelakoan.

Badakizue zer egin zuen gure Trikuk? Gau eta egun ibili zen, txaka txaka emakume medikuaren etxera iritsi arte, bere hanka txikia sendatu zion emakume zintzoaren etxera iritsi arte.

Jakina, elkartu zirenean, izugarri poztu ziren biak. Zenbat txera eta zenbat musu! Aurrerantzean Triku eta emakumea beti egon ziren elkarrekin. Inoiz ez zuen batak bestea utzi.

Gogoan izan: ipuineko emakume medikua bezalakoak izan behar dugu. Eman, ezer itxaron gabe, ordainik itxaron gabe.  Esker oneko izatea beti da ona, pertsona zintzoen gauza.

OTOITZA

Ikus-entzunezko baliabidea:
Esker onaren adibide:

https://www.youtube.com/watch?v=e50oyZkK_AI

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!