EGUNEKO DATUAK
asteartea, 8 de apirila de 2025
LA SALLE GARA: Aitzin ikasle baten istorioa
Xabier Anduaga (Donostian, 1995ean jaiotakoa). La Salle Donostiako aitzin-ikaslea.
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Oporretatik bueltan, berriz ere elkar ikusten gara.

Batzuk gogo eghiagorekin eta beste batzuk agian nagi gehiagorekin, baina berriz ere eskolan gaude, elkarrekin gaude... La Sallen gaude!

Kaixo lagunok, egun On!

Gaurkoan, "La Salle Gara" esaldiaren inguruan hitz egin nahi dizuet.

Zer da, La Salle izatea? Ba, adibidez, zu bezala,  gure La Sallen milaka ikastetxeetatik pasa diren milaka eta milaka ikasleak gogora ekartzea.

Munduan, mila ikastetxe baino gehiago gara eta ia miloi bai ikasle gaur egun... baina historian zehar asko eta asko pasa dira gure geletatik...

 

Horietako bat, XABIER ANDUAGA izan da. Donostiako La Salleko ikaslea izan zen duela urte batzuk... eta gaur egun Opera abeslari famatua izatera iritsi da.

Askotan, Messi, Ronaldo... eta horrelako futbolari edo kirolariak ditugu gogoan eta irrikitan beraiek bezala izatea... baina Kulturan, musika munduan, New York-eko Metropolitan antzokian abesteko ametsa lortu du Xabierrek. Zorionak Xabier! Eta mila esker gure ametsak lortu ditzakegula erakusteagatik. Badakizue, La Sallen ametsak egi bihurtu daitezke.

 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Xabier Anduaga, New York-eko Metropolitan antzoki famatuan, Donizzetiren obra abesten:

https://www.instagram.com/reel/CrCOBnrATdV/?igshid=YmMyMTA2M2Y=

 

Opera saria 2021. urtean jasotakoa:

https://youtu.be/OaInKD22OFA?si=VzmAUoCf8hby7tua

 

OTOITZA


OTOITZA


Eskerrik asko, Aita,

inguruan ditugunak maitatzeko

gai garelako.

Eskerrik asko etengabe

laguntzen diguten pertsonak

ditugulako inguruan,

eta eman dizkiguzun gauza

handi eta eder guztiengatik.

Eskerrik asko

gure ametsak betetzen

laguntzen gaituzulako.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!