EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 9 de apirila de 2025
GURE BIZITZA DISEINATZEN
Egun On, lagun On! Azkenaldi honetan gauza asko gertatu dira gure mundu honetan, gure gogoeta egitea merezi dutenak … Gure gizarte honetan zer gertatzen ari da? Zeintzuk dira gure bizitzak mugitzen dituzten lehentasunak? Zer egiten dugu besteen alde?
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Egun On, lagun On!
Azkenaldi honetan gauza asko gertatu dira gure mundu honetan, gure gogoeta egitea merezi dutenak … Gure gizarte honetan zer gertatzen ari da? Zeintzuk dira gure bizitzak mugitzen dituzten lehentasunak? Zer egiten dugu besteen alde?
Pazko On, lagun On, aste On!

EBANJELIOA: Mateo 10, 5. 7. 16. 40
«Hamabiok bidali zituen Jesusek, oharpen hauek eginez… Hots egin Jainkoaren erregetza gainean dela… Hara, ardiak otso artera bezala bidaltzen zaituztet. Izan zaitezte, bada, sugeak bezain zuhur eta usoak bezain xalo… Zuek onartzen zaituztenak neu onartzen nau, eta ni onartzen nauenak bidali nauena onartzen du».

 

IRAKURGAIA
Bai, margolariek beren koadroak diseinatzen dituzte, musikariek beren abestiak, olerkariek beren olerkiak, … eta zu, gaztea zarenez, zure bizitza diseinatzen ari zara. Hartzen duzun erabaki bakoitzaz, egiten duzun gauza bakoitzaz … diseinatzen duzu; horiek dira zure bizitzako pintzeladak.

Gaur horrezaz ohartzera eta zeure burua nola modelatzen duzun ikustera gonbidatzen zaitugu. 

-       Zure gorputza zaintzean: osasuna, kirola, garbitasuna, elikadura.

-       Zure burua zaintzean: ikastea, irakurtzea, oroitzea,…

-       Zure sentimenduak zaintzean: alaitasuna, tristezia, maitasuna, gorrotoa, beldurra, lotsa, errua,…

-       Zure gogoa zaintzean: bakea, isiltasuna, otoitza, fedea, askatasuna,…

Denak dira zure bizitzako alde garrantzitsuak; erabaki orok eragina du horiengan eta, jakina, eragina du zugan. Erabaki ondo zer egiten duzun, zure burua nola zaintzen duzun, norekin zabiltzan, nola jokatzen duzun, zer gauza esperimentatzen dituzun/ez dituzun... 

Pentsatu, unetxo batean, zure bidean agertzen diren pertsonak, nolabait, zure bizitzaren parte direla. Gaur eskatuko nizuke zure bizitza modu berezian zaintzeko, hortaz, zure bizitzaren parte direnak ere ondo zaintzeko.

Baliagarriak izan dakizkizuke konfiantzazko pertsonen laguntza eta aholkua. Eta baliagarria izan dakizuke bizi-ereduen erreferentzia. Salestar ikastetxetik hara, bi proposatzen dizkizugu: Jesus eta Don Bosco.

Badugu horiengandik zer ikasi; biengandik. Eurak egiazko artistak izan ziren beren bizitzetan, eta beste batzuei artista izaten irakatsi zieten. Geuregana dezagun ongi sakontasunean eta zentzuz bizitzeko artean maisu bikain izan ziren hauek irakasten digutena.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO
Pentsatu duzu inoiz zure ikaskideetako bat artista handia, pertsona garrantzitsua, zientzialari bikaina, Nobel sariduna… izan daitekeela? Horrelakoren bat izango balitz, nola tratatuko zenuke? Berdin? Baietz uste eta espero dut.

Hala da, laguna. Zu Nobel sariduna baino gehiago zara. Zure bizitzak/biziak munduko artelanik baloratuenak baino gehiago balio du. Zaintzen duzu? Eta badakizu zure ondokoaren bizitza/bizia zurea bezain baliotsua, zurea bezain kutuna, zurea bezain… dela?

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALAK:

JOY STORY: https://youtu.be/ZQGuVKHtrxc

ETS: ZUREKIN BATERA: 

https://www.youtube.com/watch?v=5GrTFgQjTec 

 

Etorkizuna eraikitzen ari gara 

Inor kanpoan utzi gabe 

Inor atzean utzi Gabe 

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!