EGUNEKO DATUAK
osteguna, 10 de apirila de 2025
SAIATU GAUZAK ZURE KABUZ EGITEN

Bazegoen gure gelan beti besteok zer egiten genuen begira egoten zen ikasle bat. Ez zuen ezertan parte hartzen, etxeko lanak kopiatu egiten zizkigun... Ez zuen pentsatzen nekatu nahi izaten. Gauza guztiak eginda hartu nahi izaten zituen, erosoago egiten zitzaion nonbait.

Azkenean, ordea, ikaskideak aspertu egin zitzaizkion. Irakasleek ezin zioten ulertarazi bakoitzak bere ideiak dituela eta gauzak horrela egitea askoz ere dibertigarriagoa dela.

Behin, irakaslea hurbildu zitzaion. Beti bezala, irakasleak agindutako marrazkia beste ikasleek noiz amaituko zain zegoen mutikoa.

 
Mutila urduri jarri zen irakaslea bere mahai ondora zetorrela ikusi zuenean. Serio-serio, hauxe esan zion: “Zeren zain hago? Ez al dauzkak nahikoa margo?” Mutikoak artean margoak mahai gainera atera gabe zituen. Hartu zituen gehien gustatzen zitzaizkion margoak eta lore handi bat marrazten hasi zen. Gustura jardun zuen, eta inguruan zituen gainerako umeez ere ahaztu egin zen azkenean. Txirrinak jo zuenean, irakasleak ume guztien marrazkiak bildu zituen. Mutiko hark egin zuen lorea zen guztietan ederrena; kolore biziekiko lore-hosto izugarriak zituen. Irakasleak hartu zuen zeloa eta atean itsatsi zuen. Mutikoa harrituta zegoen, egin zuen ahaleginak fruitua eman baitzuen eta, gainera, egin zuen lorea berezia zela konturatzea dibertigarriagoa iruditu baitzitzaion. Bere kabuz egin zuen eta marraztu zuena ez zen beste inoren berdina.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

* Guk ere mutiko horrek bezala pentsatzen al dugu? * Nolako jarrera zuen lehen?

* Gauzak lortzeko ahalegintzeak ba al du garrantzirik zuentzat?

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALAK:

KIWI: https://youtu.be/sdUUx5FdySs

ONE SMALL STEP: https://youtu.be/yWd4mzGqQYo

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!