EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 28 de maiatza de 2025
MEREZI DU IKASTURTEA ATERATZEA, SAIATU!

Jakintsu batek zera esan zuen behin: “Ur-tantak harria zulatzen du, ez indarrez, betiko ekinaz baizik”.

 

Ulertzen duzu?

 

Maria astiro-astiro erortzen den ur-tanta hori bezalakoa da. Apurka-apurka gure barruan sartzen da. Eta sartzen zaigunean, Jainkoaren poztasuna uzten digu. Maria egunero hurbiltzen zaio gutariko bakoitzari, irmotasunez eta nekatu gabe. Egun batean jokabide bat edo beste hobetzera bultzatzen gaitu, beste batzuetan samurki laztan egiten digu… Maria beti dugu hortxe, beti gure ondoan, beti gurekin, bere maitasunezko irribarrez geuri laguntzen eta adorea ematen.

 MOTIBAZIOA
Saiatu egin behar duzu. Ideia hauek adorerik ez galtzen lagun diezazukete.

“Lor daiteke zoriontsu izatea, saiatzea da nahikoa”. “Porrotaren beldur garelako ez saiatzea, hiltzeko beldurrez suizidatzearen parekoa da”. Bizitzan dagoen gauzarik zailena ez da arrakasta izatea, saiatzea erabakitzea baizik”. “Ez esan “ezin dut” saiatu baino lehen”. “Dena den, beti merezi du saiatzea”.

EBANJELIOA: Mateo 25, 28-30 (Talentuen parabolatik)
“Ken iezaiozue, bada, talentua eta eman hamar dituenari. Izan ere, fruitua dakarrenari eman egingo zaio, eta gainezka izango du; fruiturik ez dakarrenari, ordea, daukan apurra ere kendu egingo zaio. Eta ezertarako gauza ez den morroi hau jaurti kanpora, ilunpetara. Negarra eta hortz-karraska izango dira han”.

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA: Bideoa:

Cómo lograr mis metas, mis sueños.

https://www.youtube.com/watch?v=XTyFoPGbn6s

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!