EGUNEKO DATUAK
osteguna, 29 de maiatza de 2025
ERRUSIAKO ELEZAHARRA... ESKUZABALTASUNA

Egun on. Entzun Errusiako elezahar hau.

 “Demetriok, Jaunaren aginduz, esteparantz irten behar izan zuen, ordu zehatz batean Harekin elkarrizketa garrantzitsua izan behar zuen eta. Bidean gurdia lokatzean trabatu zitzaion bidaiari bat aurkitu zuen. Laguntzen gelditu zen. Nekosoa izan zen gurdia lokatzetik libratzea eta denbora luzean saiatu ziren biak. Amaitutakoan, Demetriok orduari begiratu zion, oso berandu zela konturatu eta arineketan hasi zen. Ia hegaz joan zen; arnasestuka iritsi zen Jaunarekin elkartzeko lekura. Alferrik! Jainkoak ez zion itxaron, joana zer ordurako”.

 Horraino elezaharra. Baina gure fedearen arabera irakurriz gero, badakigu Jainkoak ez duela horrelakorik egiten. Jainkoak behar bestean itxaroten du. Besoak zabalik itxaroten dio inoren gurdia lokatzetik ateratzeko gelditu denari.

 Beti itxaroten dio beste norbaiti laguntzearren pausoa moteldu duenari. Baina, egia esan, Jainkoak ez du zertan itxaron. Jainkoak ez dio jendeari urrutiko lekuetara joateko agintzen; Bera ateratzen zaigu bidera, Bera dator guregana. Eta, gainera, Bera da gurdia trabatu zaion bidaiaria.

     Gogoetarako:
 

 Prest gaude besteengan egunero bidelagun zaigun Jainkoa aurkitzeko eta ikusteko?

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALA: BIDEOA: MIGRATION

https://www.youtube.com/watch?v=RJnJ-6gjkCY

 

OTOITZA

Otoitza:
 

Jauna, askotan esan didate:

“Ibili kontuz, inon erori gabe”

“Ibili kontuz; ibili adiskide zintzoekin, zuzen jokatu, ez arroparik zikindu,…”

Baina gutxitan esan didate adi egoteko, zurekin topo egin eta zu ez ezagutzea gerta dakidakeelako.

Zu zaude lagunen irribarrean, ikaskideengan, izadian, uretan, eguzki beroan, anaiari laguntzen dion horretan.

Ez nago prest, Jauna, zu ezagutzeko.

Nik badakit eguneroko bizimoduan gure bidera irtetea atsegin duzula.

Jauna, lagun iezadazu zu aurkitzen.

 

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!