EGUNEKO DATUAK
osteguna, 29 de maiatza de 2025
GG/HH+LH+DBH/MaiatzakIV/osteguna

Pakok txiki-txikitatik esaten zuen astronauta izango zela. Asko ikasi zuen, gogor egin zuen lan, proba askotara aurkeztu zen, baina, hala ere, inoiz ez zuten aukeratu. Eta, hala, probetara aurkeztu ahal izateko adinik altuena, gehienez izan zitekeena, bete zuen… bere ametsa gauzatzea lortu gabe.

Asko errukitu ziren gure gizonaz, denbora, ahalegin eta neke asko alferrik galduak zituelakoan. Askok pena sentitu zuten. Eta denek bere nahia bertan behera uzteko esaten zioten arren, Pakok prestatzen jarraitu zuen, hurrengo hilean berriz probetara aurkeztu beharko balu bezala.

Hala, zahartuz joan zen, eta agure zaharra zen esperimentu mediko garrantzitsu batzuetarako astronauta zahar bat behar zutela jakin zuenean. Mundu osoan, Pakok bakarrik zuen suzirian joateko behar zen prestakuntza, ibiltzeko makila behar zuen arren. Hortaz, inork espero ez zuenean, paseo espazialak eman zituen gure Pakok zientziari laguntzearren. Misio haietan erakutsitako trebetasunak eta jakituriak pertsona zaharren gaixotasunik txarrenetariko bat sendatzeko eta desagerrarazteko balio izan zuten eta Pako heroitzat hartu zen. Makiladun eta hortz gutxiko astronautaren argazkiek munduari buelta eman zioten, jakitea eta prestakuntza inoiz sobera ez daudela eta ahaleginak eta irmotasunak, pentsatu bezala izan ez arren ere, beti saria dutela erakusten zuen etsenplu baitzen.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALA:

 

WiNDUP: Award-winning animated short film | Unity

https://youtu.be/efGqe1j3RNk

 

OTOITZA

Denon otoitza
Jesus Jauna,
eskerrak ematen dizkizugu, ikasturte honetan eman diguzun on guztiagatik.
Eskatzen dizugu hil hauetan gure ondoan jarri dituzun pertsona guztiak bedeinkatzeko. Amen.

 

Bibliatik
“Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi, baizik Jainkoak esaten duenetik bizi da” [Mateo 4, 4]

 

Erreza dezagun denok batera: GURE AITA, ZERUETAN ZARENA …

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!