EGUNEKO DATUAK
ostirala, 30 de maiatza de 2025
GG/HH+LH+DBH/MaiatzakIV/ostirala

Chiquitrán-go hirira, egun batean, maleta handi bat eskuetan zuela, tipo bitxia heldu zen. Matito zuen izena eta oso itxura arrunteko gizona zen, baina esaten zuen guztia opera kantuka esaten zuen eta horrexek ematen zion bitxitasuna. Berdin zion, kasurako, “egun on” esatea; eztarria garbitu eta honela esaten zuen:

-       Eguuuuuuuun oooooon pasaaaa!


Eta egia esan, ia guztiei nekagarria egiten zitzaien Matito. Inor ez zen gauza tipoari hitz normal bat ateratzeko eta, zer ogibide zuen inork ez zekienez eta gizona apaltasunez bizi zenez, sarritan mespretxuz tratatzen zuten, burla egiten zioten eta “pobre zakuto”, “alferrontzi” eta antzekoak esaten zizkioten.

Joan ziren urteak eta, egun batean, berehala zabaldu zen zurrumurrua heldu zen hirira: Matitok paper bat lortu zuen hiriburuko opera garrantzitsu batean… eta ikuskizuna iragartzen zuten kartelez bete ziren horma guztiak. Inor ez zen geratu obra ikusi eta entzun gabe; arrakasta handia lortu zuen eta, bukatutakoan, herriko guztiak harrituta utzi zituen Matitok, kazetariek elkarrizketa egin ziotenean galdera guztiei edukazio handiz eta ahots ederrez erantzun zielako.

Aurrerantzean, Matitok, etengabean kantatzeari utzi zion, munduan zehar eskaintzen zituen emanaldietan bakarrik abesteko. Batzuek aldaketa zergatik gertatu zen susmatzen zuten arren, beste askok ez zuten ideiarik… eta burutik guztiz sano ez zegoela uste zuten. Ez zuketen hori pentsatuko, maleta handian zeraman gauza bakarra ikusi izan balute; harri handi bat zen, mezu bat zuen idatzia: “Ahalegindu, etengabean praktikatu, zure aukera noiz izango den ez baitakizu”. Eta ez zuketen hura uste izango, obra hartan opera-zuzendariak, egunkaria erosi bitartean, kantatzen entzun ziolako bakarrik parte hartu zuela jakin izan balute.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALA:

Educar en valores: corto sobre bullying

https://youtu.be/mcWXvFC45hc

 

Piedra papel o tijera: Educación Emocional contra el Acoso escolar

https://youtu.be/YPy2La2THM4

 

OTOITZA

Denon otoitza
Jesus Jauna,
eskerrak ematen dizkizugu,
ikasturte honetan eman diguzun on guztiagatik.
Eskatzen dizugu
hil hauetan gure ondoan jarri dituzun pertsona guztiak bedeinkatzeko. Amen.

 

Bibliatik
“Zuen artean handien izan nahi duena izan bedi zuen zerbitzari. Eta zuen artean lehenengo izan nahi duena izan bedi guztion morroi. Gizonaren Semea bezala: hura ez da etorri zerbitzatua izatera, zerbitzari izatera baizik, bere bizia guztien alde ordainsaritzat ematera” [Mateo 20, 26-28]

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!