EGUNEKO DATUAK
larunbata, 31 de maiatza de 2025
Maiatzak 31: TABAKORIK GABEKO MUNDUKO EGUNA

Maiatzak 31a, Tabakorik gabeko Munduko Eguna da.

Tabakoaz asko eta ugari esan eta idatzi da, baina bat da errealitatea: heriotza eta gaixotasunak eragiten dituzten kausetarik nagusienetako bat da… eta erraz saihestu dezakegu. Osasunaren Mundu Erakundeak urtero azaltzen dizkigu tabakoa erretzeak dakartzan kalteak eta adierazten digu zenbat heriotza eragiten dituen. Egun hau geure alde eta besteen alde zerbait egin dezagun ospatzen da, tabakorik gabe arnasten eta bizitzen ikas dezagun. 

Ez erretzeko arrazoiak: (IKASLEEKIN KOMENTATZEKO)
·       Ez du inolako probetxurik edo abantailarik ekartzen.

·       Kaltegarria da biriketarako: ondo funtzionatzea galarazten du eta MINBIZIA agertzea errazten du.

·       Kaltegarria da bihotzerako: errazagoa da bihotzekoak ematea.

·       Kaltegarria da arterietarako: errazagoa da arteriak buxatzea eta odol-zirkulazioa eragoztea.

·       Kaltegarria da eztarrirako.

·       Kaltegarria da erretzen ez duenarentzat ere, ondokoaren zigarroaren kea arnasten duelako.

·       Kaltegarria da umeentzat; baita jaiotzeko daudenentzat ere, haurdun dagoen amak erretzen duenean.

·       Keak jendea molestatzen du. 

·       GARESTIA da.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALAK: 

 

 

HH + LH: Campaña solidaria Sonrisas Dulces: https://youtu.be/i2KKAQTll2Q

LH + DBH: Zoe Wees - Control (Sub. Español): https://youtu.be/zN-eD141nCg

 

 

OTOITZA

Jauna:

zaila egiten zait egun hau hastea,

zeregin berri bati,

konpromiso berri bati,

ahalegin berri bati ekin baitiot.

Baina gogo handiz hasi nahi dut,

pozik, indarberrituriko ilusioz.

Nire ondoan zaudela badakit:

nire familian, adiskideengan eta irakasleengan,

eta bidea osatzen lagunduko didazu.

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!