EGUNEKO DATUAK
osteguna, 29 de maiatza de 2025
A. Aste berria ilusioz hastera goaz!
Haur Hezkuntza P6 Oroitzapenen kaxa, eskerrik asko etortzeagatik, betirako lagunak_0 (astelehena) / LH 1 - 2 (astelehena)
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Gogoeta hau asteari hasiera emateko proposatzen da. Ikasturte amaiera hurbiduz joango da eta ondo legoke elkarrekin igaroko ditugun momentuak disfrutatzera animatzea. 

Ikastetxe bakoitzak harrera egiteko erabiltzen duen dinamika mantendu dezake. Honako hau eredu sinple bat da.

Astelehena da, aste berri bat hasteko aukera dugu eta eskerrak eman behar ditugu horregatik. Eskerrak elkarrekin gaudelako, eskerrak ikasturtearen amaiera iristen ari delako eta momentu polit mordo bat igaro ditugulako elkarrekin…baina, aizue, oraindik ilusioz ekingo diogu asteari, ezta? oraindik falta dira egun-aste batzuk eta goza dezagun ELKARREKIN!


Eta astea ongi hasteko, partekatuko al dugu asteburuan igarotako momenturen bat? Nahi duenak kontatuko du, noski!

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Zergatik izan da berezia zuretzat momentu hori?

Nola sentitu zinen? Eta zurekin zeuden beste pertsonak?

OTOITZA

Eskerrik asko, Jesus, elkarrekin pasatuko dugun aste berri honengatik!

Lagundu elkarrekin jator portatzen eta elkarri laguntzen.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!