EGUNEKO DATUAK
ostirala, 30 de maiatza de 2025
A. Laguntasuna
Haur Hezkuntza P6_1 / LH 1 - 2
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Gaurkoan laguntasuna lantzea da helburua. Aste honetan zehar, bereziki arreta jarriko diogu gure lagunengana nola gerturatzen garen, norbaitengana gerturatu naizen bere laguna izan nahi dudala adieraziz, norbait gerturatu zaidan nirekin jolastera, nola zaintzen ditudan nire lagunak.

Arretaz begiratuko diogu hemen dugun irudiari. Bakoitzak, hitzik esan gabe pentsatu dezala irudian zer ikusten duen.

 

Borobilean eseriko gara. Eroso jarriko gara, lasai lasai egoteko une bat bilatuz. Begiak itxi eta 3 aldiz arnasa hartu eta botako dugu.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Irudiaren inguruan arituko gara. Horretarako hona hemen lagungarriak izan daitezkeen zenbait galdera:

-Zer ikusten da argazkian?

-Nola daude bertan agertzen diren umeak?

-Ezagunak edo ezezagunak direla uste duzu?

-Nola sentitzen dira elkarrekin egoten?

-Beraiek aukeratu dutela elkarrekin egotea uste al duzu?

-Norekin gustatuko litzaizuke horrela egotea?

-Esan al diozu pertsona horri bere laguna izan nahi duzula?

-Norbaitek galdetu al dizu ea bere laguna izan nahi al duzun?

OTOITZA

Amaitzeko, kanta bat jarriko dugu eta denok dantzara!!! (Astean zehar, harreretan edo itxieretan jar daiteke)

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!