EGUNEKO DATUAK
asteartea, 3 de ekaina de 2025
GG/HH+LH/ekainakI/asteartea

Egun On!

Atzo, goizeko Egun on hauetan, ekainaren garrantziaz ohartu ginen, nahi duguna lortzeko ahalegindu egin behar dela ikusi genuen. Ildo horretatik gaur okil baten istorioa kontatuko dizuet.

Okilak, bere moko luze zorrotzaz (besterik erabili gabe) urki zahar bat zulatzen ziharduen.  

Lan gogorra zen, baina txoria ez zen agobiatzen. Noizean behin lanari uzten zion eta, zuhaitz-adar baten gainean jarrita, lasai-lasai, atseden hartzen zuen. Gero, ura edaten zuen, koko edo harren bat jaten zuen eta berriz lanari ekiten zion.

Jo eta ke ari zen, baina aldi berean fresko zegoen, nekerik, estutasunik eta kezkarik gabe. Eta horrela, nahi zuena lortu zuen: apurka-apurka arbola-zuloan bere etxetxoa egin zuen.

Okilaren ahaleginak, lanak eta konstantziak hasieran ezinezkoa zirudien obra egitea lortu zuten.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALA:

 

CGI 3D Animated Short: "Eggs Change" - by Hee Won Ahn | TheCGBros: https://youtu.be/B8eBmqNyxBg

 

OTOITZA

OTOITZA

Jesus, gure adiskidea. Zuk dena ondo egin zenuen, ez utzi guri gauzak erdizka egiten. Egunero ilusioz jardun dezagula. Gauzak egiteko zailtasunak dituzten ikaskideen alde eskatzen dizugu. Sekula gogogabetu ez gaitezen. Hala izan dadila.  

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!