EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 4 de ekaina de 2025
GG/HH+LH/ekainakI/asteazkena

Egun On guztioi. Gaur asteazkena da; astearen erdian gaude. Oraindik jardunean ari gara, ikasturtearen barruko jardunean. Eta jardunerako denbora esan dut, hala izan behar duelako.

Gauzak ondo antolatzen badituzu, aste barruan denerako denbora aurkitzen duzu: jolasteko, pelikularen bat ikusteko, lagunekin egoteko, eta, jakina, ikasteko.

Azken egunak baliotsuenak omen dira. Azken aste biak, batez ere. Nik uste azken ahalegina eginez gero, ikasturtea bikainki aterako duzula.

Elezahar batek dio antzinako errege bat, etsaiaren kontra borroka garrantzitsu bat galdu zuelako, lur jota zegoela bere denda barruan. Inurri bati begira zegoen, inurria behin eta berriz dendako olanatik gora igotzen saiatzen baitzen.

Erregeak etsaiaren aurrean errenditzea pentsatua zuen, baina, azkenean, inurriak olanatik gora igotzea lortu zuela ikustean, berak ere, nekeak eta etsipenak eraginda amore eman gabe, gauza berbera egin behar zuela erabaki zuen,

Istorioaren arabera, antzinako errege hark bere armada berrantolatu zuen, bere soldaduei adorea ematen saiatu zen eta, azkenean,... galdutzat zuen gerra irabaztea lortu zuen.

Gogoan izango duzu inurriak ekinaren edo konstantziaren balioarekin lotzen direla. Izaki txiki-txikiak izan arren, eguneroko ahaleginari buruzko gauza ederrak irakasten dizkigute. Gauza bitxia, benetan.

Egia esan, jende askok ikasi du hori eta, ikasitakoaz baliatuz, arrakasta lortzen du. Izan dezagula guk ere zorte hori.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALA:

CUERDAS:

https://youtu.be/4INwx_tmTKw

 

OTOITZA

Jauna: 

egun honetako lana eskaintzen dizut;

nire ahaleginak besteei zoriona ekartzeko balio dezala

eta niri bakea bilatzen lagun diezadala.


Nire lana lortu nahi dugun mundu hori eraikitzen

laguntzeko ona izan dadila;

nire ekintza guztiontzat opari izan dadila.


Jauna,

nire bizitza guztiontzat pozgarri izan dadila.

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!