EGUNEKO DATUAK
astelehena, 9 de ekaina de 2025
GG/HH+LH/ekainakII/astelehena
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Kaixo lagun!

Bukatzear gaude. Ikasturtea bukatzeko zorian aurkitzen gara. Ikasturte berezia aurtengoa, oso berezia, azkeneko hilabete hauetan bizi izan dugun guztiagatik. Beti gogoratuko ditugu egun hauek. Sentimendu ugariz beteriko ikasturtea. Sentimendu onak, sentimendu oso onak eta nola ez baita ere sentimendu ez hain onak. Denetarik izan dugu ikasturte honetan, momentu onek lagundu egin gaituzte aurrera egitera eta momentu ez hain onetan ziur norbait aurkitu dugula laguntza eskaini digula eta aurrera egiten lagundu diguna. Hauxe izan da ba aurtengoa. Laister, oporrak eta atsedena. Disfruta ezazula eta gogoratu hurrengo irailean hemen aurkituko gaituzula.

Lagun ON, …aste On, amaiera On, izan dezazula!

NOLAKOAK DIRA ZURE LAGUNAK?

Ikasleei galdetu eta elkarrizketa bat sortu galdera honen inguruan...

Ondoren, ondoko bideoa ikusi:
Nolakoak dira gure lagunak?

https://drive.google.com/file/d/1qTOgQD9DYkg0QExtSieUR_Ox4cZxzarY/view

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Bi lagun basoko bide batetik zihoazen, bat-batean hartz bat bidera irten zitzaienean.

Bata korrika hasi zen eta zuhaitz baten gainera igo zen. Bestea bide erdian gelditu zen eta lurrean etzan zen.

Hartza mutiko honengana hurbildu zen eta, hilda zegoela pentsatuta, urrundu egin zen.

Hartzak alde egin zuenean, bestea zuhaitzetik jaitsi zen eta hala galdetu zion:

-Zer esan dizu hartzak?

-Egoera arriskutsuetan laguna horrela uzten dutenez ez fio izateko esan dit.

 

Nola jokatu zuen zuhaitz gainera igo zen lagunak?

Beti zure lagunen ondoan zaude?

Zure lagunek arazoren bat dutenean ihes egiten duzu edo lagundu egiten diezu?

 

OTOITZA

Eskerrik asko, ene Jainko, lagunak ditudalako.

Eskerrik asko, elkarrekin jolasean eta ospakizunetan

ondo pasatzen dugulako.

Lagundu lagun ona izaten.

Lagundu, baita ere,

oso gustuko ez ditudanen lagun izaten,

Zuk guztiak maite baitituzu.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!