EGUNEKO DATUAK
asteartea, 10 de ekaina de 2025
GG/HH+LH/ekainakII/asteartea

OPORRETAN, KIROLAREN ABENTURA BIZI DUT

ALBISTEA:

LEHENAGO INORK LORTU EZ DUENA. Lau espainiarrek Siziliako kanala zeharkatu dute, 36 orduan haizearen eta medusen aurka igeri egin ondoren. Milaka medusak konplikatu zuten bidaldia.  Haize handiei (50 kilometro orduko) eta 4 metroko olatuei ere egin zieten aurre. Izurdeekin eta marrazoen artetik igerian ibili ziren.

Espainiako lau igerilariak igande goizean irten eta abiatu ziren Siziliatik Tunezerantz. 36 orduan Kanala zeharkatzea lortu zuten. Mantxatarrek hasierako aurreikuspenak (40 bat ordukoak) eta egoera latzak gainditzea lortu zuten. Oso haize gogorrak, 4 metroko olatuak eta milaka medusa zeramatzan itsaslaster beroa aurkitu zituzten. “Medusen kontua sekulakoa izan zen” esan du María Luisa Cabañerok, taldeko emakume bakarrak. “Pikatu naute lehenago medusek, baina ez halakoek,…”

Igerilariak igande goizeko 9etan atera ziren eta, lau ordu lasai samar igaro ondoren, kontra zetorkien haize gogorra hasi zen. Ibilbidearen azkenera arte iraun zuen haizeak. Eta gauzak okerrera egin zuen. Bitartean, gautu egin zuen, eta gauarekin medusak etorri ziren. “Besakada bakoitzean karranpa bat sentitzea bezala zen”, azaldu du Guillermo Muñozek, animaliek kaltetuenak, aurpegian pikatu baitzuten. “Alde horretatik gure fisioaren eta medikuaren lana oso garrantzitsua izan da”, azpimarratu du Francisco Tamaralek.

Sirokoa eta marrazoen itxurako izurdeak

Biharamunean eguraldiak hobera egingo zuen, baina ameskeria hutsa izan zen. Sirokoa, 3 eta 4 metroko olatuak eragin zituen haize indartsua, agertu zen. Luis Fernando Muñozentzat huraxe izan zen bidaldiaren atalik txarrena. “Gogorrena olatuen talka da. Medusak nekatu egiten zaitu, baina estresagatik”, esan zuen. Gero, txantxetan: “hori bai, inor ez da marrazo-gogoz geratu”. Eta, marrazorik ikusi ez zuten arren, jasan zuten “susto pare bat”, izurdeek eta identifikatu ez zuten “tripa zuridun” animalia batek eraginda.

Dena den, ez zuten amore eman. Deskantsatzeko orduak (hiru, bat igerian eman ondoren) lagunak animatzeko erabiltzen zituzten. “Medusek ere ez gaituzte geldituko. Ea, Mantxakoak gara eta” egiten zien  oihu Guillermok txalupatik. Eta, hala, Guillermoren esanetan “indar handiagoa” ematen zieten eragozpenek bizkortuta, Tunezeko itsasertzera heltzea lortu zuten, eguraldi txarra zela eta, hango lurra zapaldu ezin izan zuten arren. Eguraldi txarragatik, gainera, Siziliara itzultzeko hamar orduko bidean ezin izan zuten atsedenik hartu. Baina ez zitzaien axola, Guillermok behin eta berriz esaten zuen bezala, esperientzia “zoragarria” izan baita.

http://www.marca.com/2009/08/25/mas_deportes/deportes_aventura/1251216873.html

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETArako:

Udan gure inguruneaz gozatzen gara eta kirola egiten dugu. Gaur, ahaleginaz, lagunez, talde-lanaz eta dibertsioaz hitz egingo dugu.

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA:

VALIVAN - La oveja perdida

https://youtu.be/XjE4CIvGW-E

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!