EGUNEKO DATUAK
asteartea, 10 de ekaina de 2025
ESKERRIK ASKO
Kaixo lagun! Bukatzear gaude. Ikasturtea bukatzeko zorian aurkitzen gara. Ikasturte berezia aurtengoa, oso berezia, azkeneko hilabete hauetan bizi izan dugun guztiagatik. Beti gogoratuko ditugu egun hauek. Sentimendu ugariz beteriko ikasturtea.
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Kaixo lagun!

Bukatzear gaude. Ikasturtea bukatzeko zorian aurkitzen gara. Ikasturte berezia aurtengoa, oso berezia, azkeneko hilabete hauetan bizi izan dugun guztiagatik. Beti gogoratuko ditugu egun hauek. Sentimendu ugariz beteriko ikasturtea. Sentimendu onak, sentimendu oso onak eta nola ez baita ere sentimendu ez hain onak. Denetarik izan dugu ikasturte honetan, momentu onek lagundu egin gaituzte aurrera egitera eta momentu ez hain onetan ziur norbait aurkitu dugula laguntza eskaini digula eta aurrera egiten lagundu diguna. Hauxe izan da ba aurtengoa. Laister, oporrak eta atsedena. Disfruta ezazula eta gogoratu hurrengo irailean hemen aurkituko gaituzula.

Lagun ON, …aste On, amaiera On, izan dezazula!

 

GOGOETARAKO

Egun hauetan ikasturtearen martxa (egin dugun ahalegina, ikasi duguna, garatu dugun lana,…) aztertzen ari gara. Baina dena barne hartzeko eta zintzo jokatzeko, zenbat gauzarengatik zenbati eskerrak eman behar dizkiogun ere pentsatu beharko genuke. Zorionekoak gara eta gure zoriona aitortu behar dugu, hobetzeko eta urrutirago heltzeko nahia/asmoa/itxaropena galdu gabe. Ezin dugu aurrera begiratu lehenengo atzera begiratu gabe eta, oraintxe irakurri dugun testuko miraria jasotako samariar legendunak bezala, Jaunari ondasun guztiengatik eskerrak eman gabe.

 

Gaurko eguna eskerrak emanez hasiko dugu:

 

-       Eskerrak, “Eguna alaitu didazu” esatean nire eguna alaitu duen pertsona horrengatik.

-       Eskerrak, besteen alde errezatzen irakatsi didazulako, askotan ez baitut horiei laguntzeko beste modurik.

-       Eskerrak, bizitzaren seriotasuna gorabehera, beti daukagulako barre-algarak egiteko adiskide bat.

-       Eskerrak, egunero gertatzen diren eta bizitza handi egiten duten gauza txikiengatik.

-       Eskerrak, begiez irribarre egiten diguten pertsona gozo eta bihotz-zabal horiengatik.

-       Eskerrak, egina dugun eta oraindik egiteko dugun bideagatik.

-       Eskerrak, bakardadeagatik eta isiltasunagatik, baina baita lagunengatik, musikarengatik, belarrira esaten dizkiguten hitzengatik,… ere.

-       Eskerrak, ikasitako eta oraindik ikasteko ditugun gaiengatik.

-       Eskerrak, mendi-tontorrera iristeko adoreagatik eta zoriontasuna eta esperientzia atseginak tontorrera igotzen den artean gertatzen direla ohartzeagatik.

-       Eskerrak, zergatik eta nori eskertu dugulako.

-       Eskerrak,…

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO
Pentsatu duzu noiz eta zergatik ematen ditugun ESKERRAK?
Gaur egun handia izan daiteke… ondorengo abestiak entzuteko eta horien inguruan hitz egiteko.

Chambao: http://www.youtube.com/watch?v=XD5IusBUcMg

Serrat: http://www.youtube.com/watch?v=ShGYAHBApXM

 

OTOITZA

San Lukasen liburutik (17,11-19)
 

Jerusalenera bidean, Samaria eta Galilean barrena zihoan Jesus. Herri batean sartzerakoan, hamar legendun atera zitzaizkion bidera. Urruti gelditurik, deiadarka esan zioten: “Jesus, Maisu, erruki zakizkigu!”. Jesusek, ikustean, esan zien: ”Joan eta azaldu apaizengana”. Bidean zihoazela, garbi gelditu ziren. Haietako bat, sendatua zegoela oharturik, Jainkoa deiadarka goratuz itzuli eta Jesusen oinetara ahozpez erori zen, eskerrak emanez; samariarra zen bera. Jesusek esan zuen: “Ez ote dira hamarrak garbi gelditu? Non dira beste bederatziak? Ez al da izan atzerritar hau besterik Jainkoa goratzera etortzeko?”. Gero, esan zion: “Jaiki eta zoaz; zeure sinesmenak salbatu zaitu”.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!