EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 11 de ekaina de 2025
ZERBAIT ESAN BEHAR DIZUT GAUR

Pentsatu orain norbaitengan.
Aspalditxotik zerbait esan nahi diozu,
baina ez diozu esan,
lotsa zarelako,
urrun dagoelako,
beldur zarelako,
une egokia aurkitzen ez duzulako…
Beharbada ESKERRAK eman nahi dizkiozu,
hainbeste mesede egiten dizkizulako,
behar duzun guztietan zure ondoan dagoelako.
Agian BARKAMENA eskatu nahi diozu
min eman edo huts egin diozulako.
Edo bihotzez eta ozenki
MAITE ZAITUT esan nahi diozu.
Ez duzu uste hitz horiek oso baliotsuak direla eta horiengatik lotsa, beldurra eta agenda-arazoak gainditzea merezi duela?
Ez duzu uste hitz horiek merezi dituen pertsonarengan pentsatu baduzu, pertsona hori aitzakiak baino askoz garrantzitsuagoa dela?
Pentsatu ondo eta erabaki. Joan zaitez pertsona horrengana eta esaiozu:
ZERBAIT ESAN BEHAR DIZUT GAUR:
ESKERRAK.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO:
Despistaos taldearen “Gracias” abestia entzun ondoren, ikasle bakoitzak esan dezala kantuak iradoki dion zerbait.

http://www.youtube.com/watch?v=gynCKCo5VEk