EGUNEKO DATUAK
osteguna, 12 de ekaina de 2025
Jainkoak oporrik ez!

GOGOETArako

Oporraldia, ba, deskantsu-aldia da. Baina ezin da bilakatu Jainkoa ahazteko edo alde batera uzteko aldi, begiratuko ez baligu edo beste alde batera begiratuko balu bezala jokatzeko aldi. Jainkoa beti dago bere seme-alabak zaintzen, inoiz ez baitio gutaz arduratzeari uzten.

Honen inguruan, hamar aholku baliagarri eskaintzen ditugu; lagunduko digute oporraldi honetan Jainkoa ez baztertzen. Ez ditugu ahaztu behar, bai, ordea, gure bihotzak ahal duenean, gauzatu behar.

1.- Bizi izadia

Hondartzan, mendian, basoan,… igarri Jainkoaren presentzia. Goretsi ezazu, izadia hain ederra egin duelako.

2.- Bizi zure kristau-izaera

Ez lotsatu kristau zarelako. Zure nortasuna faltsutuko zenuke.

3.- Bizi igandea

Oporretan, igandea berdin da Jaunaren eguna, eta Jainkoa ez doa oporretan, Jainkoak ez du oporrik hartzen. Joan iganderoko Eukaristiara. Gainera, orain denbora gehiago duzu.

.4.- Bizi familia

Hitz egin, jolastu, gozatu etxekoekin, presarik gabe. Egin otoitz familian. Joan elizara familiarekin.

5.- Bizi bizia

Bizia Jainkoaren dohain handia da. Ez zure bizia ez inorena arriskuan jarri.

6.- Bizi adiskidetasuna

Entzuteko prest egotea, konfiantza, laguntza, elkarrizketa, besteenganako errespetua,… oinarrian direla.

7.- Bizi justizia

Ez uste oporretan zaudelako dena egina aurkitu behar duzunik. Askok lan egiten dute zuk oporrak izan ditzazun. Horiek ere, zuk bezala, eskubideak dituzte. Errespeta itzazu horiek eta horien ondasunak.

8.- Bizi egia

Saihestu hipokresia, gezurra, kritika, harrokeria, handiustea.

9.- Bizi bihotz-garbitasuna

Gainditu kodizia, egoismoa, hedonismoa. Oporrak ez dira permisibitatea.

10.- Bizi solidaritatea

Ez gorde dena zuretzat. Pentsatu eguneroko ogirik ere ez dutelako oporrik ez dutenengan. Karitateak ere ez du oporrik hartzen.

 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALA:

ILUSIOZ BETE - HUNTZA:

https://youtu.be/xJZwa3PkW54

 

OTOITZA

OTOITZ EGITEKO
 

Bizitza aukera da; aprobetxatu.  Bizitza edertasuna da; miretsi.

Bizitza zoriona da; dastatu.  Bizitza ametsa da; gauzatu.

Bizitza desafioa da; egin aurre.   Bizitza betebeharra da; bete. 

Bizitza jokoa da; jokatu.  Bizitza baliotsua da; zaindu.

Bizitza aberastasuna da; kontserbatu.  Bizitza maitasuna da; gozatu.

Bizitza misterioa da; argitu.  Bizitza promesa da; konplitu.

Bizitza tristezia da; gainditu.  Bizitza kantua da; kantatu.

Bizitza borroka da; onartu.   Bizitza tragedia da; menderatu.

Bizitza abentura da; ausartu.  Bizitza zoriontasuna da: merezitu.

Bizitza bizia da; babestu.

 

(Teresa Kalkutakoa dohatsua)

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!