EGUNEKO DATUAK
osteguna, 12 de ekaina de 2025
ZERBAIT ESAN BEHAR DIZUT GAUR

Pentsatu orain norbaitengan.

Aspalditxotik zerbait esan nahi diozu,
baina ez diozu esan,

lotsa zarelako,
urrun dagoelako,
beldur zarelako,
une egokia aurkitzen ez duzulako…

Beharbada ESKERRAK eman nahi dizkiozu,
hainbeste mesede egiten dizkizulako
behar duzun guztietan zure ondoan dagoelako.
Agian BARKAMENA eskatu nahi diozu
min eman edo huts egin diozulako.
Edo MAITE ZAITUT
bihotzez eta ozenki esan nahi diozu.

Ez duzu uste hitz horiek oso baliotsuak direla eta horiengatik

lotsa, beldurra eta agenda-arazoak gainditzea merezi duela?

Ez duzu uste hitz horiek merezi dituen pertsonagan pentsatu baduzu, hori aitzakiak baino askoz garrantzitsuagoa dela?

Pentsatu ondo eta erabaki. Joan zaitez pertsona horrengana eta esaiozu:
ZERBAIT ESAN BEHAR DIZUT GAUR:

ESKERRAK.

OTOITZA

GOGOETArako:
Despistaos taldearen “Gracias” abestia entzun ondoren, ikasle bakoitzak esan dezala kantuak iradoki dion zerbait.

http://www.youtube.com/watch?v=gynCKCo5VEk

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!