EGUNEKO DATUAK
ostirala, 13 de ekaina de 2025
ESKERRIK ASKO BESTEENGATIK

Oso ederra da maitatzen eta ulertzen gaituzten adiskideak izatea. Adiskidetasunarekin estu lotzen da maite gaituzten eta barkatzen diguten pertsonekiko esker ona. “Artzaina eta lehoia” alegiak kasu hori azaltzen digu. 

Bazen behin menditik zehar zihoala okerreko bidea hartu zuen lehoia. Sasiz beteriko leku batetik igaro zenean, arantza bat sartu zitzaion atzaparrean. Ondorioz, min handia zuen eta min horrek ez zion ibiltzen uzten.

Arrastaka-arrastaka zihoala, artzain bat aurkitu zuen bidean. Artzaina, lehoia ikusi zuenean, beldurtu egin zen, eta bildots bat eman nahi izan zion jan zezan, baina lehoiak ez zuen ezer jan nahi, norbaitek arantza ateratzea baizik.

Azkenean, atzaparra artzainaren belaun gainean jarri zuen. Honek, atzapar handitua ikusi zionean, lehoiak zer nahi zuen ulertu zuen eta labana batez baliatuz arantza atera zion. Lehoia, ongi zegoela jabetu zen eta, artzainaren eskua miazkatu ondoren, alde egin zuen.

Handik urte batzuetara lehoia tranpa batean erori zen eta zirkura eraman zuten. Zirkuan lehoiek preso hartutako jendea jaten zuten.

Hara, aldi berean, artzaina preso egin eta zirkura eraman zuten, piztiek jan zezaten.

Eguna iritsi zenean, lehoia eta artzaina zirkuko hondarrera atera zituzten. Lehoia artzaina jateko prest irten zen, baina ondora joan zitzaionean, ezagutu egin zuen. Alboan eseri zitzaion eta beste piztia guztietatik babestu zuen.

Denak harritu ziren gauza hura ikustean. Artzainak gertatutakoa kontatu zuenean, biak askatu zituzten. 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETArako:
Ohartu zara animaliak ere esker onekoak direla? Ez zara zu horiek baino gutxiago izango, ezta? Pentsatzeko modukoa da, ezta? Horiek baino gaiztoagoak / okerragoak / txarragoak  / zitalagoak gara? Izan duzu aurton inori arantzarik kentzeko aukerarik, hots, inori laguntzeko aukerarik?

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA: BIDEOA:

https://www.youtube.com/watch?v=D0a0aNqTehM

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!