EGUNEKO DATUAK
osteguna, 12 de ekaina de 2025
PROZESUAK BALORATU

Ikasturtearen azkena hurrean dago… eta irailean ezarritako helburuak ebatziz eta asmo onak biribilduz doaz. Lortu nahi dugu nahi genuen guztia? Emaitza onak lortu ditugu? Nahiz baiezkoan nahiz ezezkoan, beharrezkoa da gelditu eta ikasturtearen egun-mordoan zer egin dugun  pentsatzea. 

San Markosen liburutik (4, 26-29)
Jesusek esan zuen: “Jainkoaren erregetza gizonak lurrean hazia ereitean gertatu ohi denaren antzeko da: hura lo nahiz iratzarrik egon, gau eta egun, hazia erne eta hazi egiten da, hark nola ez dakiela. Lurrak berez ematen du: lehenbizi landarea, ondoren galburua, azkenik alea galburua betean. Eta garia heltzean, igitaiaz ekiten zaio, uztaroa da eta”.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETArako
Gure gizarteak etengabean eskatzen dizkigu emaitzak, eraginkortasuna,… eta gu, sarritan, lur jota geratzen gara itxaropen horiei egokiro erantzutea lortzen ez badugu, helmuga horietara iristen ez bagara. Kontuan hartu behar da, emaitza batera iristeko, prozesu oso batetik igaro behar dela lehenengo, eta hori, gehienetan, azkena bera baino luzeagoa eta aberasgarriagoa izaten dela.  Trebetasun bat, kontzeptu bat edo edozer ikasteko dinamikan, hamaikatxo esperientzia sakon  sartzen dira; kontuan hartu behar dira emaitza ulertzeko eta etorkizunean antzeko zerbaiti aurre egiteko. Emaitza espero genuena ez bada, ona da okerra edo hutsa non dagoen ohartzea, hurrengoan ahalik eta emaitzarik onena lortu ahal izateko. Baina, gainera, “bidean zehar” ikasitakoa baloratu behar da, gure bizitzako beste alde batzuetarako baliagarria izan baitakiguke.

Pentsatu ikasturte honetarako ezarri zenituen helburuak lortu dituzun, zure emaitzak onak izan diren, behar bestean aritu zaren ala ez zaren … Pentsatu xedeak lortzeko egin duzun prozesuan. Eta xede/helmugotara iritsi ez bazara, ziur bidean zehar zerbait ikasi duzula, ezta?... Zer?...

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA: BIDEOA:

Harremanak: https://www.youtube.com/watch?v=RsMugv4cIO4&feature=youtu.be

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!