EGUNEKO DATUAK
ostirala, 13 de ekaina de 2025
URTEA LABURTZEKO, TUIT TXIO BAT

San Mateoren liburutik  (22, 34-40):
Jesusek saduzearrak hitzik gabe utzi zituela jakitean, fariseuak elkarrekin bildu ziren, eta beraietako lege-gizon batek galdetu zion Jesusi azpikeriaz: “Maisu, zein da legeko agindurik nagusiena?” Jesusek erantzun: “Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz eta adimen guztiaz”. Hori da agindurik nagusiena eta lehena. Eta bigarrena, ez garrantzi gutxiagokoa, hauxe da: “Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala”. Bi agindu hauetan oinarritzen dira Liburu Santu guztiak”.   

GOGOETArako
Ziur nago gutariko askok daukagula kontua Twitter-en, duela gutxi arte gauzak 140 karaktereko mezuetan laburturik kontatu behar ziren gizarte-sare horretan. Erabiltzaileok badakizue batzuetan zail samarra dela pentsamendu, ideia, gogoeta edo sentimendu bat hitz gutxitan laburtzea. Baina egia da Twiter-eko arau honek soil eta zuzenak izatera, hitz egokienak aukeratzera eta ez luzatzera behartzen gintuela.

Gizarte-sareetatik dabiltzan esaldi askok gogoeta eragiten digute; pentsamenduak, sentimenduak eta esperientziak laburtzen dituzte,…

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Bideo honetan gogoeta egiteko egokiak diren esaldi horietako batzuk irakurri ditzakezu:

https://www.youtube.com/watch?v=lLQHqVXTgNI

Ikasturteko 9 hilabete hauek tuit-txio batean laburtu beharko bagenitu, zail samarra izango litzateke kontua. Baina saia gaitezke. Zer esaldi idatziko zenuke/zenituzke zuk? Nola laburtuko zenuke ikasturte honetako/zure bizitzako garrantzitsuena hitz gutxitan, 140 karakteretan?

OTOITZA

OTOITZ EGITEKO
Hitzok pentsatu ondoren, gaur bertan tuitea ditzakezu, edo norbaiti esan diezazkiokezu. Edo Jainkoari otoitzean azal diezazkiokezu… Isilalditxo batean, esan iezazkiozu Jainkoari bihotzetik ateratzen zaizkizun tuit-txio horiek. Eta gero, denok batera, otoitz ezagun baina garrantzitsua esango dugu: Gure Aita,…

BALIABIDE DIGITALA: BIDEOA:

https://www.youtube.com/watch?v=D0a0aNqTehM

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!