EGUNEKO DATUAK
larunbata, 14 de ekaina de 2025
EGUNEKOA PARTIDORIK GARRANTZITSUENA

Ikasturtea bukatzeko egun gutxi geratzen zaizkigun arren, ezer egiteko gogorik ez dugun arren, … ohartu behar dugu, baita gaur ere, beti, eguna hastean, “partidurik garrantzitsuena” daukagula aurrean, gure aukera guztiez zer egingo dugun erabakitzen duen partidua.

San Mateoren liburutik (6,25-34)
Ez kezkatu bizitzeko zer jan edo edango, edota gorputza zerez jantziko. Ez ote da bizia janaria baino gehiago, eta gorputza jantzia baino gehiago? Begira aireko hegaztiei: ez dute ereiten, ez uztarik biltzen, ez mandioan pilatzen; hala ere, zeruko zuen Aitak janaritzen ditu. Ez ote duzue horiek baino askoz gehiago balio zuek? Asko arduratu arren, zuetako nork luza lezake bizitza apurtxo bat ere? Eta jantziaz, zertan kezkatu? Begira nola hazten diren loreak zelaietan: ez dira lanean penatzen, ez dute iruten; baina, egia esan, Salomon bera ere, bere ospe guztian, ez zen janzten horietako baten pare. Beraz, gaur belardian dagoen eta bihar sutan erreko den belarra Jainkoak horrela janzten badu, ez ote askoz gehiago zuek, sinesmen gutxikook? Ez kezkatu, bada, zer jango, zer edango, zer jantziko duzuen pentsatuz. Fedegabeak arduratu ohi dira guzti horietaz; baina zeruko zuen Aitak badaki guzti horren beharra duzuena. Ardura zaitezte, batez ere, Jainkoaren erregetzaz eta haren nahia betetzeaz, eta beste hori guztia gehigarritzat emango dizue Jainkoak. Ez arduratu, bada, biharko egunaz, biharkoak ere ekarriko baitu bere ardura. Aski ditu egun bakoitzak bere buruhausteak.     

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETArako
Orain dela urte batzuk, Telebistan eta Interneten, Nivearen iragarki hau ikus genezakeen. Gogoeta eragin diezaguke, egunero, bizitzako “partiduan”, jokoan dugun guztiaz ohartzera bultzatzen baikaitu. Ikusi:

https://www.youtube.com/watch?v=7RmQgjl6B2M

Egun bakoitzak bere ardura du; egun bakoitzak bere pozaldiak eta arazoak ditu, eta aukerak, desafioak, … Eta pertsonak, eta egoerak, hazteko, gure dohainik onenak garatzeko, eta Jainkoarekin elkartzeko. Ez gaurko eguna alferrik galdu, atera “zelaira”, jokaleku horretan dena ematera. Beharbada ez genuke etorkizunaz hainbeste kezkatu beharko, ez genituzke plan gehiegi egin beharko… Konfiantza osoz  pentsatu beharko genuke, ordea, Jainkoak gure bizitzari eusten diola, eta gehiago inbertitu beharko genuke gure egunerokoan. Egun oro erronka dugu… eta Jainkoaren opari. 

 

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA: BIDEOA:

https://www.youtube.com/watch?v=gzfX5dmIYPI

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!