EGUNEKO DATUAK
asteartea, 7 de urria de 2025
GOIZEKO GOGOETA/Urria/asteartea/II
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

 

ZORIONTSU EGITEN NAUTEN GAUZA TXIKIAK

 

Baina horretarako… jakin beharko dugu: zer da zoriontasuna? Zoriontasuna POZ edo ONGI IZATE izugarriko sentimendua da; egiaz, oso erraza da berau erdiestea; geure baitan dago zoriontasuna, ingurura begiratzeko moduan.

Gure errutinetara hain ohituta gaudenez, batzuetan ahaztu egiten zaigu gure bizimodua errazten duten gauzengatik eskerrak ematea. Istorio bat kontatuko dizuet…

Gizon bat hondartzatik zehar paseatzen ari zen ilargi beteko gau batean. Bitartean, pentsatzen zuen:

- Auto berria edukiko banu, zoriontsua izango nintzateke.

- Etxe handi bat edukiko banu, zoriontsua izango nintzateke.

- Lan on bat edukiko banu, zoriontsua izango nintzateke.

- Bikote-lagun egokia edukiko banu, zoriontsua izango nintzateke.

- …

Une horretan harriz beteriko poltsatxo batekin egin zuen estropezu. Harritxoak hartu eta banan-banan itsasora jaurtitzen hasi zen. … edukiko banu, zoriontsua izango nintzateke esaten zuen bakoitzean, harri bat botatzen zuen.

Azkenean, harritxo bat baino ez zitzaion geratu poltsan… eta gorde egin zuen. Etxera iritsitakoan, harri hura diamante baliotsua zela ohartu zen… Imajinatzen duzue zenbat diamante jaurti zituen itsasora?

Gutariko zenbatek galtzen du alferrik altxor preziatua, perfektutzat daukanari edo amets duenari itxaroten dion edo ez daukana desiratzen duen bitartean? Kontua da askotan zaila egiten zaigula arazo erreal bat (gaixotasun serio bat, esaterako) eta gauza latz baina igarokor bat (azterketa bat ez gainditzea edo lagun batekin txikikeria batengatik haserretzea) bereiztea.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO

Hortaz, nik zuen harritxoei ondo begiratzeko eskatzen dizuet, diamante baliotsuak izan baitaitezke. Gure egunetako bakoitza diamante baliotsua eta ordezkaezina da. Geure esku dago horiek aprobetxatzea edo itsasora jaurtitzea, berriz ez eskuratzeko.

Ez utzi ezbehar txiki bati bizitzak ematen dizkizun pozaldiak iluntzen. Zer pozaldi? Abesti batek eragiten dizkizun oroitzapen atseginak, pertsona baten irribarrea, itsasoaren usaina, eguneroko “egun onak”, gure familia-sentimendua,…

Jarri zeuon adibideak! Jakin nahi dut zerk egiten zaituzten egunero zoriontsu, zer egoera baloratzen duzuen, zerk pozten zaituzten…

Egun zoriontsua!

OTOITZA

DORRE ERAIKITZAILEAREN PARABOLA:

https://youtu.be/1qblP6BUqoE

 

OTOITZA

Eskerrak, Jesus,

bizitzarengatik.

Eskerrak ikasturte honetan

ikasten ari garen guztiagatik.

Eskerrak guraso,

irakasle eta lagunengatik.

Eskerrak, Aita Jainkoa,

zure seme-alabak garelako.

Eskerrak, Jesus,

gure ondoan zaudelako.

ESKERRAK BIHOTZ-BIHOTZETIK.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!