EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 8 de urria de 2025
GOIZEKO GOGOETA/HH-LH/Urria/Asteazkena/III
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

EZ ETSI, SAIATU

Bazen aitarekin bizi zen neska bat… eta beti ari zen kexatzen, zailtasunez, ezbeharrez eta oztopoez kexatzen. Etengabe “borrokatu” beharrak nekatuta zeukan; ez zekien nola aurrera egin… eta etsi nahi zuen.

Egun batean, aitak, sukaldari zenak, alaba bere lanera eramatea erabaki zuen. Han, hiru eltze urez bete zituen; eltze batera azenario bat bota zuen, beste batera arrautza bat, eta hirugarrenean kafe-bihi batzuk jarri zituen. Ondoren, ezer esan gabe, sutan jarri zituen eltzeok. Alabak harrituta begiratzen zion.

Handik denboratxora, sua itzali zuen eta osagaiak atera zituen. Alabari zer ikusten zuen galdetu zion. Alabak, jakina: “azenarioa, arrautza eta kafea”. Aitak ukitzeko esan zion. Neskak azenarioa hartu zuen eta bigun zegoela ohartu zen. Arrautza, ordea, oskola apurtu zionean, gogor zegoen. Azkenik, kafe-bihiak hartu zituen. Hasierako forma eta testura zituzten eta, gainera, primerako usaina zuten.

Aitak esan zion hiru osagaiek proba berbera jasan zutela: ur irakina; baina bakoitzak modu desberdinean erreakzionatu zuela. Azenarioa, hasieran gogorra zena, bigundu eta ahuldu egin zen; arrautza, hasieran delikatua zena, gogortu egin zen. Kafea, ordea, ez zen aldatu, baina kafearen indarrak ura aldatu zuen, kolorea eta usaina mudatu baitzizkion. Azkenik aitak gogoeta egiteko esan zion alabari: arazo baten aurrean, hiru elementuetatik, zeinekin identifikatzen zen?

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Gogoetarako: Eta zu zein osagairekin identifikatzen zara? Azenarioarekin, arrautzarekin ala kafearekin?

Bizitzako zailtasunen aurrean, kafe-bihi bilakatu behar duzu, hau da, modu positiboan erreakzionatuz, arazoei ihesik egin gabe, indarrez, ausardiaz eta kemenez gauzak hobetzea lortzen duen pertsona.

OTOITZA

Bideoa:

SAIA SAIATU, HIRUTXULO

https://www.youtube.com/watch?v=KeaG_9OpXQk

 

Aste honetan bukatzeko GURE AITA errezatuko dugu.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!