EGUNEKO DATUAK
asteartea, 4 de azaroa de 2025
GOIZEKO GOGOETA/LH3-4-5-6/Azaroak/II/asteartea
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

NOLA ZAUDE GAUR?

 

Ez dugu beti aldarte bera izaten; batzuetan oso pozik ibiltzen gara, beste batzuetan, ordea, triste antzean ibiltzen gara, edo haserre...

Egun berri bakoitzari aldarte onarekin ekiten badiogu (pozik eta alaitasunez), gauzak ongi irtengo zaizkigu eta gure lana ere oso emankorra izango da. Aitzitik, eguna aurpegi txarreko hasiz gero, zailtasun ugari izango dugu egun osoan zehar.

Orain, gure lanegunari ekiterakoan izan ohi dugun aldarteari buruzko gogoeta egin genezake. Horretarako, honako aurpegi hauei begiratuko diegu eta maiz  horrela zergatik egoten garen pentsatuko dugu.

 


MALTZUR - NEGARREZ - BELDURREZ - MINEZ - IZUTUTA

BARREZ - HARRITUTA - SUSMOEKIN - HASERRE - POZIK

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Askatasun osoz, gure egoera adierazteko zein aurpegi hautatu dugun esango dugu eta gure arrazoiak emango ditugu.

Gure aurpegiera aldatzeko zer egin genezake?

 

 

Zaporeak Elkarteak gizartearen elkartasuna jasotzen du.

Jendearen babesa, erakunde eta enpresena bezala, guztiz ezinbestekoa da helburua bete ahal izateko: sukaldean egunero 2.000 otordu kozinatzea eta horiek kanpamentuko pertsona errefuxiatuen artean banatzea.

Elkartasunetik bideratzen diren ekarpen horiek dira lanarekin jarraitzeko behar den indarra ematen dutenak.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=kD6EzRx88Mo

 

OTOITZA

OTOITZA


Jauna, eskerrak bihotzez eskolan

guztion artean pasa genezakeen

egun zoragarriagatik.

Eskerrik asko ikasi behar ditugun gauza berri guztiengatik,

bai eta guretzat horren dibertigarri diren jolas guztiengatik ere.

Ea egunero eskolara gure ikaskideekin batera

egun zoragarria pasatzera etortzeko umorez etortzen garen.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!