EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 5 de azaroa de 2025
GOIZEKO GOGOETA/LH4-5-6/Azaroak/II/asteazkena
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

BIRZIKLAPENA, ZERGATIK?
Birziklatzeak, erabilitako produktuak produkzio zikloan berriro sartzean datza. Batzuetan, produktu batzuk ezin daitezke birziklatu, baina agian produktu horren atal batzuk bai. Adibidez, auto baten motorra puskatu egiten da eta ezin daiteke berrerabili, gurpilak aldiz, egoera onean egon daitezke eta hauek berriro erabil daitezke.

Baina, zergatik birziklatu? Alde batetik, zaborraren arazoa konpontzeko modurik egokiena delako, baina hala ere, gaur egun oso jende gutxik birziklatzen du. Ez birziklatzearen ondorio kaltegarriak oso nabariak dira, lehengaien agortzea eta kutsadura, esaterako.

Gutxi birziklatzearen arrazoirik ohikoenak oso loturik daude jendeak jasotzen duen informazio kantitatearekin, oso urria baita. Gehiago edukiko balu, askoz gehiago birziklatuko luke, zeren nork daki beira birziklatuz gero energiaren %40 aurrezten dela? Edo plastikozko 2 tona birziklatzerakoan, petrolioa aurrezten dugula?

Bestalde, jendearen utzikeria beste arrazoi bat da. Jendeak ez du birziklatzen, esfortzu bat egin behar delako material desberdineko produktuak bereizten. Etxe askotan zakar poltsa bakarra dago, eta material desberdinak bereizi ordez, gauza guztiak poltsa berdinean botatzen dira, nahiz eta material batzuk birziklatu daitezkeen. Onartu beharra dago osagai guztiak birziklatzeko, poltsa desberdin asko eduki behar direla, eta jendea ez dagoela prest hori egiteko, baina, nahiz eta material desberdin guztiak ez birziklatu, oinarrizkoenak behintzat –papera, kartoia, beira, plastikoa eta abar– birziklatu beharko lirateke, guztiontzat onuragarria delako.

Arazo honi aurre egiteko, lehenik eta behin jendeari abantailei buruzko informazioa eman behar zaio; eta ikastetxeetan ematen hasi beharko lirateke, umetatik ikas dezagun. Helduen kasuan, oso baliabide eraginkorrak ditugu, hala nola, telebista, irratia, eta abar; izan ere, horietatik informazioa edozein pertsonak jaso dezake. Irtenbide hau lehenbailehen martxan jarri beharko litzateke, arazoa larria delako eta egunero lehengai asko eta asko gastatzen ditugulako. Esaterako, tona bat paper lortzeko 17 zuhaitz ebakitzen dira, papera birziklatuz gero zuhaitzak salbatzen ditugu.

Bestetik, birziklatzearen alde kanpaina bat egitea oso irtenbide egokia da eta helburua pertsonak kontzientziatzea izango litzateke, gure esku baitago guztia. Gure eginbeharra ez da material desberdinak birziklatzera botatzea bakarrik, beste modu batean ere lagundu dezakegu: erosketak egiterakoan, ontzia birziklatu daitekeen ala ez begiratu, eta horren arabera produktu desberdinak erosi. Bestalde, pilen kasuan egokiagoa da berrerabilgarriak erostea; baliteke garestiagoak izatea, hala ere denborarekin dirua aurreztuko dugu, eta era berean naturari mesede egingo diogu, produktu hau oso kutsakorra baita.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Laburpen modura esan dezakegu, ez birziklatzeak oso ondorio kaltegarriak ekarriko dituela denbora bat pasatu ostean, adibidez, lehengaien agortzea. Arazo hori hainbat kausek mugatzen dute, horien artean, informazio faltak eta jendearen utzikeriak. Era berean, arazo horri aurre egiteko hainbat irtenbide daude, esanguratsuena jendea kontzientziatzea da, guztia gure esku baitago. Hor daukagu Agenda 2030.

 

Bideoak: https://www.youtube.com/watch?v=Btg8m7zXslU

 

https://www.youtube.com/watch?v=q9bcMYtpfnE

 

OTOITZA

OTOITZA

Jesus irakatsiguzu aurkitzen dirurik kostatzen ez den hainbeste gauza:  

alaitasuna, maitasuna, poza, ilusioa, laguntasuna, ….

Eta emadazu indarra, ikasteko, lan egiteko eta gauzak ondo egiteko, ez presaka eta nolanahi.

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!