EGUNEKO DATUAK
asteartea, 4 de azaroa de 2025
GOIZEKO GOGOETA/DBH/Azaroak/II/astelehena
Kaixo lagun! Gauden garaia kontutan izanda, gerta daiteke ekaitzak, haize zurrunbilo, eta hotzak, negua gertu dugula gogoraraztea. Eguraldia hotz jartzen denean, gure goxotasunak jarri beharra dauka berotasuna gure inguruko giroan.
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Kaixo lagun!

Aurreko egunetan izandako ekaitzak, haize zurrunbilo, eta hotzak, negua gertu dugula gogoratu digute. Eguraldia hotz jartzen denean, gure goxotasunak jarri beharra dauka berotasuna gure inguruko giroan (etxean, eskolan, lagunartean, …). Astelehenero bezala ebanjelioa entzungo dugu: “Zain egon, beraz, ez baitakizue, ez egunik, ez ordurik”.

Jesusen mezua bizitzeko eta zabaltzeko beti prest egon behar gara, Jesusek poliki-poliki garai garrantzitsua laster iritsiko dela esaten digu.

Aldez aurretik, milesker, horrela izateagatik.

Lagun On, gogoeta On, aste On…!

Egun on. Bazenekin ez daukagula Jesusen erretraturik?

Bera bizi zen garaian ez zen argazki-kamerarik, eta inork ez zuen eskatzen koadro batean erretraturik egiterik. Erretratu bakarrak enperadoreenak ziren eta beti estatuetan egiten ziren.

Hortaz, ez zen egin Jesusen koadrorik ez estatuarik, ez zelako enperadore; pertsona arrunta zen; ateak konpontzea eta horma eta teilatuetan lantxoak egitea zuen ogibidea.

Eta orain pentsatuko duzu… Orduan zergatik dakigu bizarduna zela eta ilea luze eramaten zuela? Eta nola prestatu dituzte Jesus ikusten dugun pelikulak eta koadroak?

Oso erraz. Kontua da Jesusen lehenengo ikasleek, maisua marraztu nahi izan zutenean, inoiz ez zutela pentsatu erretratua egitean, beraientzat Jesus zena marraztean baizik.

Hain zuten maite, ezen mundu guztiak oso ona zela eta denak zaintzen zituela jakin zezan nahi baitzuten. Eta gogoan zuten Jesusek ardiak arduraz zaintzen dituen artzain ona zela esana ziela.

Horregatik, Jesusen lehenengo marrazkiak ez zuen bizarrik ez ile luzerik. Sorbalda gainean ardia daraman artzain ona marraztu zuten. Horregatik, artzain onaren estatuak ere egin ziren, haiek ikusten zituenak Jesus gogora ekarri eta hura Artzain Ona dela barnera zezan. Jesusen erretraturik ez daukagu eta Jesusen lehenengo marrazkia Artzain Onarena da.

Tira, egon zaitezte adi, jakin nahi duzuen zerbait esango dizuet eta. Marrazkietan eta pelikuletan zergatik bizardun eta ile luzedun agertzen den azalduko dizuet.

Jesusen garaiko hondakinak eta agiriak atera dituzten ikerlan arkeologikoei esker jakin da Jainkoaren Hitza predikatzen zuten pertsonek, maisutzat hartzen zirenek, ez zutela bizarrik kentzen eta ilea luze uzten zutela. Horrela, mundu guztiak zekien nor ziren/zer egiten zuten.

Horregatik, Jesusek Jainkoaren Hitza predikatzen zuela eta denek maisutzat zutela dakigunez, bizarra eta ile luzea zituela pentsa dezakegu.

Hala, koadro batean Jesus ile luzez eta bizarrez ikusten dugunean, margolariak esan nahi digu Jesus maisu dela eta horren hitzak garrantzitsuak direla.

Aurrerantzean, Jesusen koadro bat ikusten duzunean, begiratu nola pintatu duten.

 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Eta eskatuko balizute Jesus marrazteko eta marrazkian zuretzat zer den adierazteko? Nola marraztuko zenuke?

Ausart zaitez Jesus pintatzen!

OTOITZA

BIDEOA: Famili bakar baten partaide sentitu ezkero... elikagaiak elkarbanatuz gero, denontzat izango ziren...

Campaña "Una sola familia humana, alimentos para todos"
https://youtu.be/i3NMYVBSFKo

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!