EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 5 de azaroa de 2025
GOIZEKO GOGOETA/DBH/Azaroak/II/asteartea

Imajinatu goiz batean, jaiki ondoren, elektrizitaterik ez duzula konturatzen zarela. Munduak atzerapauso handia emango luke. Telesail honek Matheson familiaren gorabeherak kontatzen dizkigu eta egoera honi nola egiten dioten aurre erakusten digu.

Episodioak honela hasten dira:

“Mundu elektrikoan bizi ginen; dena zegoen elektrizitatearen beharrean eta, bat-batean, joan egin zen. Denak funtzionatzeari utzi zion eta ez geunden horretarako prest. Beldurrak eta nahasketak izuari zabaldu zioten bidea. Zorionekoenek hirietatik alde egin zuten. Gobernuak behera erori ziren. Miliziek boterea hartu zuten, jangaiak kontrolatuz eta armak bilduz. Ez dakigu oraindik itzalaldia zerk eragin zuen, baina norbait agertzea eta horrek bidea erakustea espero dugu”.

Gu ere ez gaude prest. Telesailean ikusten dugu aberatsen eta pobreen arteko aldea areagotu egiten dela, harreman politikoak eta giza harremanak jota geratzen direla, sanitatea Erdi Arora itzultzen dela,…

Baina dilema etiko batzuk ere agertzen dira:

-       Zer emango nuke maite dudan pertsona batengatik/ baten alde?

-       Egin daitekeen guztia,… egin behar da?

-       Bizitzako gorabeherek nola alda dezakete pertsonaren balioa?

Itxi begiak eta pentsatu: Elektrizitate barik, zer gauza ezin izango zenuke egin? Eta familiarik izango ez bazenu? Eskolarik izango ez bazenu? Jesus Narazetekoarengan federik izango ez bazenu?

Pertsona askok aurkitzen dute Jesusengan bizitza optimismoz eta itxaropenez bizitzeko beharrezkoa den “elektrizitatea”. Horietariko bat zara?

OTOITZA

Trailer Revolution (Nueva Serie NBC) Subtitulado a Español HD
https://youtu.be/veEncs3h6aM

"REVOLUTION" LA VIDA DESPUÉS DEL APAGÓN TECNOLÓGICO.
 https://youtu.be/F3x3VCc_xVI

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!