GABONAK, EROSKETA GARAIA ere bada. Horregatik adi egon behar dugu erosketa-ordainketa elektronikoak egiten ditugunean.
IRUZURRAK
Phishing
Bankuaren izenean SMS, WhatsApp edo posta elektroniko bat jasotzen baduzu, zure kontua edo txarteletako bat blokeatuta dagoela adierazten dizuna, ez klikatu inoiz, inongo loturetan (linkean)! Izan ere, seguru asko webgune batera eramango zaitu eta, bankuaren webgunearen antzeko itxura izan arren, iruzurrezkoa izango da eta bertan eragiketak egiteko beharrezkoak diren zure datu guztiak zugandik jasotzen saiatuko dira: zure erabiltzailea, pasahitza eta abar. Horrela, datuak emanez gero, lapurrek eragiketak zure izenean egingo lituzkete.
Zure ordenagailua malwarez (birus batez) infektatzea
Zibergaizkileen kanpaina batzuk detektatu dira gailuak (telefono mugikorrak, ordenagailuak, tabletak, etab.) malwarez (birus batez) infektatzeko asmoz. Helburua jendearen gailuen kontrol osoa lortzea da! Horretarako, adibidez, SMSak edo posta elektronikoak bidaltzen dituzte, mezularitza-enpresa ezagunen izenean, haien aplikazioak deskargatzeko edo filmak, kirol-ekitaldiak, telebista-kanalak eta abar doan ikusteko aplikazioak instalatzera gonbidatzeko. Benetan bilatzen dutena zure gailuan aplikazio bat (malware) instalatzea da, besteak beste: zure kredentzialak lortzea, zure SMSak jaso eta irakurtzea, agendako kontaktuak lortzea eta zure aplikazioak exekutatzea. Ez instalatu inoiz webgune edo saltoki ofizialetatik kanpo deskargatutako aplikaziorik.
Zerbitzu teknikoaren iruzurra:
Konpainia multinazional teknologiko baten zerbitzu teknikokoa dela dioen pertsona batek deitzen badizu, eta ordenagailuan birusen bat duzula edo hackeatzen ari direla eta konpontzen lagundu nahi dizula esaten badizu, ez zaitez tranpan erori! Gaur egun gehien erabiltzen den iruzurretako bat da, eta zure banka elektronikorako eta zure txartelaren datuak ematea nahi izaten dute. Kasu horietan, ez instalatu urruneko sarbiderako aplikaziorik. Iruzur horri buruz gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Salerosketa-webguneen iruzurrak:
Artikuluak erosteko edo saltzeko eragiketaren bat egin behar baduzu horretarako dauden hainbat webgune edo aplikaziotan, kontuz ibili artikulu horren ordainketa onartzean edo jasotzean, iruzurrik egin ez diezazuten. Dirua kobratu behar duzunean, ziurtatu ez zaudela zure dirua bidaltzen ari!
AHOLKUAK
Inoiz ez eman eragiketak berresteko gakorik beste pertsonei (telefonoz, SMS bidez, WhatsApp bidez, posta elektronikoz, etab.).
Irakurri oso ondo mugikorrean jasotzen dituzun eragiketak berresteko gakoekin datozen mezuak (transferentziak, erosketak eta abar egiteko), eta egiaztatu adierazitako eragiketa egiten ari zarela eta dagokion diru-kopurua dela. Mezuko datuak bat ez badatoz (beste zenbateko bat, beste kontzeptu bat, etab.), ez jarraitu eragiketarekin eta jarri harremanetan Kutxabankekin.
Kontuz zure kontuak edo txartelak blokeatu direla eta hori konpontzeko esteka batean klikatu behar duzula adierazten dizuten mezuekin (SMSak, posta elektronikoak, etab.). Izan ere, hori iruzurrezkoa izango da ziurrenik, eta Banka Elektronikora sartzeko zure gakoak edo txartelaren datuak lapurtu ahal dizkizute. Edozein zalantza izanez gero, jarri zuzenean harremanetan Kutxabankekin.
Ez fidatu zure ordenagailuan edo bestelako gailutan birus bat antzeman dutela eta ezabatzeko urrutiko sarbidea behar dutela adierazten dizuten telefono-deiekin. Kasu horietan, ez instalatu urruneko sarbiderako aplikaziorik, eta ez utzi inor zure gailuetan sartzen, ustez arazo teknikoak egon daitezkeen kasuetan.
BIZUMen begiratu arretaz zer eragiketa mota egingo duzun: ordainketa bat ordaindu edo jaso. Ordainketa bat jaso behar baduzu, baieztatu benetan dirua jasotzen ari zarela aplikazio horretatik, eta ez eskatu (kontuz ibili "kontzeptu" atalean agertzen zaizkizun mezuekin, iruzurrezkoak izan daitezkeelako). Gogoratu Bizum bat jaso ahal izateko zuk ez duzula inoiz gakorik sartu beharko.
Ez erabili ordenagailu publikorik (mintzalekuak, gizarte-etxeetakoak, etab.) banka elektronikora konektatzeko edo Internet bidez erosketak egiteko. Ordenagailu horiek birusez kutsatuta egon daitezke, eta zure datuak lapurtu ahal dizkizute.