EGUNEKO DATUAK
ostirala, 12 de abendua de 2025
GOIZEKO GOGOETAK/DBH4-BATX1-2/abendua/II/ostirala
San Luzia

Santa Luzia azoka Zumarragan eta Urretxun

Azoka, ziur asko, mota guztietako merkatuak baino lehenagokoa da, eta  urtean behin egiten dira.
Artzaintzan eta abeltzaintzan du jatorria Santa Luziako Azokak, eta merkataritza aldetik estrategikoa den komunikazio-bidegurutze batean dago. Tokiak eragin handia izan zuen harreman komertzialk eta soziokulturalak sustatzeko.

Azokaren ezaugarririk bereizgarriena da eskualdea kanpoaldearekin lotzen duela, eta erakusketarekin  lehiaketa nahasten dela.

Bere sustraiak Ezkioko herri hurbilean ditu, Erdi Aroko garai batean, ekitaldiak irauten zuen egunetan benetako zerga-salbuespenak izan baitzituen.  Geru Urretxun hasi ziren egiten (XVIII. mendean) eta XX. mendearen erdi aldera Zumarragara pasa zen.

1966-1967 urteetan, azoka Urretxu eta Zumarragako udalerrietan batera egitea erabaki zen, bi udalek antolatuta.

Bi herrien artean Santa Luzia azoka egin ahal izateak aberastu egin zuen azoka, merkataritza-trukeen bidez kulturak bateratzeko ahalegin gisa.

Ganadua da azokako bitxietako bat, bai kalitateagatik, bai parte hartzen duten buru kopuruagatik. Zaldi-azienda, astoak, mandoak eta ahuntzak egon ohi dira.

Baina beste produktuak ererakusgai egoten dira  eta hainbat sari ematen zaizkie: frutak, barazkiak, sagarra, erregina, eztia, azienda, oilaskoak eta kapoiak.

Gaur egun, Azokak ospe handia du, oro har munduko merkataritza guztia irauli duen konpetentzia digitalari erronka eginez