EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 17 de abendua de 2025
GOIZEKO GOGOETAK/LH3-4-5-6/Abenduak/Asteazkena03

JESUSEK BAZEKIEN GAUZAK DENEN ARTEAN BANATZEN

 

Pertsona batzuei gauzarik oinarrizkoenak falta izaten zaizkie: etxea, janaria, jantziak... Duguna guztion artean banatuz gero, ez litzateke horrelakorik gertatuko. Baina badaude inori ezer ematen edota uzten ez dieten pertsonak. Beste batzuek jada erabiltzen ez dutena ematen dute soilik. Gutxi baitira norberaren ondasunak, denbora eta bizitza besteekin banatzen dituztenak.


Jesusek lagunekin banatzen zituen gauza guztiak eta haiei ere horixe egiteko eskatzen zien.


Lehenengo kristauek gauza guztiak denen artean banatzen zituzten eta dena denena zen.


Gaur egun ere pertsona askok banatzen dituzte gauzak besteekin; batzuek denbora eta oporrak ere banatzen dituzte, gaixoak bisitatuz, Afrikan edo Amerikan lagunduz...

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Zer bana genezake guk Gabon hauetan?

Hainbat premia sofritzen duen pertsonarik ezagutzen al dugu? Zein?

Zerbait banatzen dugunean norekin banatzen dugu?

OTOITZA

BIDEOA:The Beginner | John Lewis & Partners | Christmas Ad 2022

https://youtu.be/1z0jfP2gCIs?si=uAoz5EMH8qUfOGKJ

 

 

OTOITZA


Zeruko Aita, lagundu duguna gu baino dohakabeagoak direnekin banatzen,

guk nahi duguna jaten dugun bitartean askok eta askok ez baitute ezer jateko,

gu etxeetan lasai gauden bitartean ez baitute askok non babestu,

eskolan maiz alferkerian gauden bitartean ez baitute askok eskolarik.


Gutariko bakoitzak egin dezagula ahal duguna

haiei laguntzeko eta beti gogoan izateko.

Behartsu guztiei emaiezu zu ezagutzeak

eta inoiz utzi edo ahaztuko ez dituen laguna zarela

jakiteak dakarren poza.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!