EGUNEKO DATUAK
osteguna, 18 de abendua de 2025
GOIZEKO GOGOETAK/LH3-4-5-6/Abenduak/Osteguna03

JESUS BEHARTSU JAIO ZEN

 

Ezin izango ditugu Gabonak ospatu gure bihotz-gogoetan aberastu nahia, diru eta luxu gosea, kontsumoa... besterik ez baditugu. Kontraesan handia litzateke hori.


Jainkoa behartsu jaio bazen, zer-nolako aberastasunak nahi izan behar ditugu guk?


Horren gogoko ditugun eta horrenbeste erakartzen gaituzten gauzetatik urrundu egin behar dugu. Gauzak eman eta elkarrekin banatzean sakondu behar dugu, bide horretan aurrera egin behar dugu.


Gure bizimoduak apaltasunaren, adorearen, eskuzabaltasunaren edota maitasunaren adierazgarri izan behar du.


Jesus bidean aurkituko dugu. Ez diezaiogun huts egin!

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Jesusen etorrerarako nola prestatuko gara?

Abenduko garai honetan zer aldatu behar dugu?

OTOITZA

BIDEOA: Unexpected Guest | John Lewis & Partners | Christmas Ad 2021

https://youtu.be/ZTttgc0DPA4?si=HRtYjhL_W6CbKwwS

 

 

OTOITZA


Bazatoz, Jauna. Hurbil zaude.

Gehiago eta hobeto ezagutu nahi zintuzket,

zu gehiago maitatzeko.

Jauna,

zure argiaren distira izan nahi nuke,

munduko bazter guztietan

zure etorrera iragartzeko.

Mundu hau bitxia da,

zailtasun handiak ditugu bertan bizitzeko.

Alda genezake, ordea,

baina, horretarako, modu bakarra dago:

Norbera aldatzea!

Hobea izatea!

Bihar? Etzi? Etzidamu? Ez, gaur.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!