EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 17 de abendua de 2025
GOIZEKO GOGOETAK/BATX1/abendua/III/asteazkena
Berri onaren berri emaile ...

Gaua amaitzear zegoen; izarrak desagertuz zihoazen. Bat-batean, goizeko argiak urre kolorez estali zuen. Ahoz aho zabaldu zen zurrumurrua: "Mezularia, mezularia!"

Burua makurtu eta galdetu nuen: Iritsi al da?

Pentsamenduak, oinazeturik, esaten zuen: "Oraindik ez dugu amaitu nire jauregiko kupula! Oraindik ez gaude prest!".

Zerutik ahots batek esan zuen: "Bota zure jauregia!".

"Zergatik?", galdetu zuen pentsamenduak.

"Gaur Etorreraren eguna delako eta zure jauregiak bidea oztopatzen duelako".

(Robindranath Tagore)

OTOITZA

OTOITZA (Entzuteko: https://www.youtube.com/watch?v=PrVpze6q1N0)


Berrionaren berri emaile,

agur, zuri, Abendua;
esperantzaren atari zara,
iraupen luzez ondua;
betiraunera begira jartzen
diguzu adimendua
kunplitu zaren hortan bait zara
kunplikizun-agindua.
Berrionaren berri emaile,
agur, zuri, Abendua!

 

Etengabeko Abendu baten,
horrelaxe bizi gara
Jaungoikoaren erreinua noiz
osotuko den hartara;
espero eta nahi genuena
jadanik etorri bada,
Bere legamiz mundu guztia
behar du ondu ta para.
Etengabeko Abendu baten,
horrelaxe bizi gara.

 

(Hitzak: Bitoriano GANDIAGA// Doinua: Pello ZABALA)

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!