EGUNEKO DATUAK
asteartea, 16 de abendua de 2025
GOIZEKO GOGOETAK/BATX1/abendua/III/asteartea
Non dago Jainkoa?

Non dago Jainkoa?

Hara bi erantzun; bigarrena otoitza moduan: egin kasu biei!!

Bazen behin emakume bat oso elizkoia zena eta Jainkoa asko maite zuena. Goizero joan ohi zen elizara eta bidean haurrek eta eskaleek zirikatzen zuten, baina berak ez zituen ikusi ere egiten, barneko pentsamenduetan murgilduta joaten baitzen.

Egun batean, ohiko bidea egin ondoren, elizkizuna hastera zihoanean iritsi zen elizara. Atea bultzatu zuen, baina ez zen ireki. Berriro bultzatu zuen, oraingo honetan indar handiagoa eginez eta giltzaz itxi zutela konturatu zen.

Goibeldu egin zen, urte askotan lehenengo aldia baitzen elizkizunera joaterik ez zuela eta, zer egin ez zekiela, gorantz begiratu zuen... hantxe, bere begien aurrean atean jarritako ohar bat ikusi zuen.

Oharrak honela zioen: "hor kanpoan nago".

OTOITZA

OTOITZA

San Agustinek, ordea, beste gauza bat dio:

Berandu maite izan zaitut

hain aspaldiko

eta hain oraingo edertasun hori,

berandu izan zaitut maite!

Zu neure barruan zeunden,

ni kanpoan, ordea.

Kanpotik nenbilen zure bila

eta zure eskuetatik sortutako ondasunak

eta edertasunak ziren nire poza.

Zu nirekin zeunden

eta ni ez nengoen Zurekin,

ez nirekin ere.

Munduko gauzek estu lotzen ninduten.

Ez zintudan ez ikusten ez sentitzen,

eta zure beharrik ere ez nuen.

Erakutsi zenidan zure edertasuna

eta nire itsutasuna lurrundu egin zen.

Zuk zure usain gozoa zabaldu

eta nik arnasa garbia hartu,

zure irrikaz nago.

Zure zale egin naiz,

gose-egarritan natzaizu.

Besarkatu egin nauzu

eta zure bakeak inguratu nau.

San Agustin

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!