EGUNEKO DATUAK
osteguna, 18 de abendua de 2025
GOIZEKO GOGOETAK/DBH/Abendua/Asteazkena
Eguberria ospatzeko ohiturak.

Munduko herrialde desberdinetan Gabonak ospatzeko modu bereziak dituzte, gurean, esaterako, badakigu ohikoa dela abenduaren 24ean jaio berriari Gabon-kantak eskaintzea kalez kale eta familiarekin elkartzeak garrantzia handia duela bai Gabon gauean eta baita urte zahar gauean ere. Seguruenik ere familak elkartzeak ematen baitio Eguberriari berezkoa duen zapore goxo eta gertuko hori.

Baina nola ospatzen da Eguberria munduko beste lekuetan? Hona hemen adibide batzuk:

Italia

Urtezahar-gauean, mahatsaren ordez, dilistak jaten dituzte italiarrek, urte berriari zorte ona eskatzeko. Horrekin batera, lentzeria gorria oparitzeko ohitura dute. Gabon-gauean afari handia ospatzeko biltzen dira italiarrak: pasta betea, kapoia, espagetiak muskuluekin, barazkiak eta turroia.

Alemania

Alemanian, abenduaren 6an hasten dira Eguberrietako prestakizunak. Normalean, etxeak apaindu eta gailetak egiten dituzte. Adibidez, asko gustatzen zaie etxeak fruituzko panpina txikiekin apaintzea. Alemaniako haurrek San Nikolasen bisita izaten dute abenduaren 5etik 6rako gauean. Zuhaitzaren argiak piztu eta Gabon-kantak abestu ondoren irekitzen dira opariak. Eguberrietan, mahaiak janariz beteta egoten dira: antzarrak sagarrez beteak, txerriharagi errea, arraina, sagar erreak, pontxea eta rona.

Australia

Australian, ohiturazko afarietan, ez dira sekula faltako indioilarra urdaiazpikoarekin eta "plum" pudina. Uda-garaia denez, australiar batzuek aire zabalean egiten dituzte afariak; ospe handia dute, adibidez, Sydneyko Bondi hondartzako festek. Melbournen, adibidez, ohitura dago Gabon-kantak abesteko.

Norvegia

Herrialde honetan, Gabon zuri-zuriak izaten dituzte, elurrez estalitakoak. Etxeak Gabonetako zuhaitz handiekin apaintzen dituzte, argi, girnalda eta guzti. Kaleetan giro zoragarria egoten da Gabonetako postuekin, eta haurtaldeek etxez etxe abesten dute. Afaldu ondoren, Gabonetako arbola pizten dute eta Eguberri-egunean Eguberriko iratxoaren zain geratzen dira haurrak, poz-pozik.

Ezagutzen al duzu hemen aipatu ez den beste Eguberria ospatzeko ohiturarik? Partekatuko al zenuke guztiokin?

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Zer da gehien gustatzen zaizuna Gabonetan?

 

Ba al duzu soilik Gabonetan bizi duzun esperientzia edo ohiturarik?

 

Kaleetako argiteria eta telebistako iragarkiei erreparatuz gero, esan daiteke Eguberria abenduaren hasieran hasten dela, baina noiz hasten da zuretzat benetan Eguberria? Zergatik?

OTOITZA

Afrikako Gabon kanta:

https://www.youtube.com/watch?v=xIGcovYShEw 

Australiako Gabon kanta:

https://www.youtube.com/watch?v=xsDqq0dngVc 

Alemaniako Eguberri ohiturak (Inglesez)

https://www.youtube.com/watch?v=KlLnHLy6g6I 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!