EGUNEKO DATUAK
ostirala, 19 de abendua de 2025
GOIZEKO GOGOETAK/DBH/Osteguna
Gabon kanten inguruan hizketan.

Gabon kanten jatorria

Gabon kantak XV. mendean agertu ziren Espainian Berpizkundean, hau da Erdi Aroa eta ondorengoko garaian.
Hasiera batean kantu profanoak ziren. Horrek esan nahi du Jainkoari edo Jesusen jaiotzari buruzkoak ez zirela, beste eguneroko gaiak jorratzen zituzten.
Kanta alai hauek herrietako jendearentzat interes handikoak ziren. Badakizue zergatik? Amodioari, jende arteko liskarrei edo entierroei buruzkoak zirelako. Zurrumurru aldizkarietan bezala txaskarrillo asko kontatzen ziren!

Gabon kantak kantatzen zituzten herritarrak nahiko kuxkuxeroak ziren! Garai hartako kuxkuxero haiei villanoak deitzen zitzaien, baina ez izutu, ez ziren pelikuletako gaiztoak bezalakoak. Villanoak baserritar libreak ziren. Hortik dator villancico hitza: VILLANO-VILLANCICO.

XVI. mendetik aurrera, eliza, gabon kanten arrakasta ikusirik, horiek erabiltzen hasi zen; baina ez txaskarrilloak kontatzeko, herria ebanjelizatzeko baizik. Eta elizetan erabiltzen hasi ziren. Gai profanoak alde batean geratu ziren eta Jesusen jaiotzari buruzkoak bilakatu ziren.

Jaiotza

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Ezagutzen al duzu Gabon kantarik euskaraz? Zein? Eta beste hizkuntzaren batean?

 

Ausartuko zinateke "Din dan don" kantari letra aldatu eta zure Eguberri kutsua ematera?

 

Zein da zuretzat Gabon kantarik gustokoena? Zergatik?

OTOITZA

POZKARIOZ KANTA ZAGUN

Pozkarioz kanta zagun gaur Jesusen jaiotzea
Al guziaz gora zagun sortu dan Jainko Semea
O Jesus zure graziak alda gaitzala guziak
O Jesus zure graziak alda gaitzala guziak

Eresika Aingeruak entzuten dira kantatzen
Gu ere hasi gaitezen pozturik Jauna goratzen
O Jesus zure graziak alda gaitzala guziak
O Jesus zure graziak alda gaitzala guziak

Jesus negu gogorrean oetzat duzu lastoa
Nola bada atseginetan dukegu gure gogoa?
O Jesus zure graziak alda gaitzala guziak
O Jesus zure graziak alda gaitzala guziak

Sortzetik apaltasuna diguzu Jauna irakasten
Zergatik goratasuna dugu bada guk bilatzen?
O Jesus zure graziak alda gaitzala guziak
O Jesus zure graziak alda gaitzala guziak.

 

BALIABIDE DIGITALA:

https://www.youtube.com/watch?v=AWb-7TF6c_A

https://www.youtube.com/watch?v=-eZw_u0XrbM 

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!