EGUNEKO DATUAK
larunbata, 3 de urtarrila de 2026
GOIZEKO GOGOETAK/DBH4-BATX1-2/urtarrila/III/astelehena
Hezkuntzarako eskubidea

Aurtengo urtarrilerako hau da Frantzisko Aita Santuak proposatzen digun otoitzerako motibua: hezkuntzarako eskubidearen alde

Otoitz egin dezagun migratzaileek, errefuxiatuek eta gerren eraginpean daudenek beti errespetatuta ikus dezaten hezkuntzarako duten eskubidea, mundu hobea eraikitzeko beharrezkoa dena.

 

UNESCOk, bere aldetik, hau dio:

Hezkuntza oinarrizko giza eskubidea da, eta aukera ematen du gizonak eta emakumeak pobreziatik ateratzeko, desberdintasunak gainditzeko eta garapen iraunkorra bermatzeko. Hala ere, mundu osoko 244 milioi haur eta gaztek eskolatu gabe jarraitzen dute arrazoi sozial, ekonomiko edo kulturalengatik. Hezkuntza haur eta heldu baztertuak pobreziatik ateratzeko tresnarik indartsuenetako bat da, baita oinarrizko beste giza eskubide batzuk bermatzeko katalizatzaile bat ere. Inbertsiorik jasangarriena da. Kalitatezko hezkuntzarako eskubidea Giza Eskubideen Adierazpenari eta nazioarteko beste arau-tresna askori lotuta dago, eta UNESCOk eta Nazio Batuek elkarrekin egindako lanaren emaitza dira.

 

001zaintzekogaraia

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Migratzaileak, errefuxiatuak eta gerren eraginpean daudenak nola ikusten dute urratua hezkuntzarako eskubidea?

 

OTOITZA

Aita on hori: migratzaileek, errefuxiatuek eta gerren eraginpean daudenek beti errespetatuta ikus dezatela hezkuntzarako duten eskubidea, mundu hobea eraikitzeko beharrezkoa dena.

Eskerrak ematen dizkizugu, bide batez, guk daukagun zoriagatik hezkuntza eskubidea bermatua baitugu.

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!