EGUNEKO DATUAK
igandea, 4 de urtarrila de 2026
GOIZEKO GOGOETAK/DBH4/otsaila/III/asteazkena
HITZA eta OTOITZA

GIZON JAKINTSUA (ekialdeko tradizioan oinarritua)

 

Bazen behin herriz herri ibiltzen zen gizon jakintsu bat. Egun batez herri baten inguruan zebilela, seme txiki bakarra gaixo zeukan emakume bat hurbildu zitzaion, laguntza eske.

 Etorri zen jakintsua herrira eta jendetza inguratu zitzaion berehala, gutxitan ikusten baitzuten halako gizon ospetsurik herri hartan. Emakumeak semetxoa ekarri zion eta gizonak otoitz egin zuen haurraren alde.

-Benetan uste duzu zure otoitzak lagunduko diola, botika guztiek huts egin badute? -egin zion oihu jendetzaren artetik gizon batek.

-Zuk ez dakizu ezer gauza hauetaz -esan zion jakintsuak-; zaude isilik, arren!

Hitz hauek entzutean gizona sutan jarri eta aurpegia itxuragabe gorritu zitzaion. Jakintsuari zerbait erantzun ala egurra eman, zer egin pentsatzen ari zela, jakintsua hurbildu zitzaion esanez:

-Hitz batek zu guztiz haserretzeko indarra badauka, beste hitz batek ez ote du izango haur hori sendatzeko adina indar?

Egun hartan jakintsuak biak sendatu zituen, haurra eta gizona.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Zein da hitzaren indarra?
  • Zertarako erabiltzen dugu mintzaira?
OTOITZA

Erakutsiguzu neure egunen kontua eramaten,
jakinduriaren erdi-muinaz jabe nadin.(Salmo 90)

Jakinduria beharrean nago eta zuri eskatzen dizut,

Jainko errukitsu hori, jakinik eman egingo didazula. (St 1,5)

Hau da nahi dudana: zuhurtzia eta adimena, urre eta zilar garbia baino hobeak baitira (EZ 16,16)

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!