EGUNEKO DATUAK
ostirala, 13 de otsaila de 2026
GG/OtsailakII/LH4-5-6/osteguna
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

EGIn IRRIBARRE EGUNERO BESTEEI

Bazen behin aiurri txarreko mutiko bat. Egun batean, aitak poltsa bete iltze eman zion. Eta  pazientzia galtzen zuen eta inorekin haserretzen zen bakoitzean etxe osteko oholesian iltze bat sartu behar zuela esan zion. 

Lehenengo egunean 37 iltze sartu zituen oholesian. Biharamunean, gutxiago. Eta ondorengo egunetan, gero eta gutxiago. Mutikoa ohartu zen errazagoa zela jenio txarra kontrolatzea iltzeak sartzea baino.

Azkenean, iritsi zen mutikoa inorekin haserretu ez zen eguna, behin ere pazientzia galdu ez zuen eguna. Orduan aitarengana joan zen. Esan zion egun osoan ez zuela iltzerik sartu, jenio txarra kontrolatuta zuela.

Aitak, orduan, oso pozik, esan zion pazientzia galtzen ez zuen egun bakoitzeko, iltze bat atera behar zuela oholesitik. Joan ziren egunak… eta esan zion, azkenean, semeak aitari iltze guztiak aterata zeudela.

Aitak, orduan, etxe osteko oholesiaren aurrera eraman zuen semea… eta hauxe esan zion: “Ene semea, lan handia egin duzu iltzeak sartu eta ateratzeko, baina begira zenbat zulo ageri diren oholesian. Oholesia ez da inoiz lehengoa izango, zulatuta geratuko baita betiko. Inorekin haserretzen zarenean eta irainik esaten diozunean, zulo hauek bezalako zauriak uzten dizkiozu. Eta mila aldiz barkamena eskatu arren, hitzezko zauria haragiko zauria edo zauri fisikoa bezain mingarria da. Adiskideak, gurasoak, senideak,…  bitxi baliotsuak bezalakoak dira. Ez tratu txarrik eman horiei. Beti daude prest irribarre egiteko eta zuri laguntzeko. Beti daude prest entzuteko, animatzeko eta euren bihotzeko atea irekitzeko”.

Aitaren hitzek eta iltzeen esperientziak gogoeta eragin zioten mutikoari. Bere jenio txarraren ondorioak aztertu zituen eta jenioa kontrolatzea erabaki zuen.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO

Irakurri dugunak esan nahi digu gure inguruko pertsonak ondo tratatu behar ditugula, horretarako gure jarrera hobetu behar badugu. Erraza izan dakigun, Jainkoak irribarrearen dohaina oparitu digu. Zoriontasunaren errezetarako, osagai berri hau hartu eta gure bizitzan jarri behar dugu. Egin irribarre!

Gaurko erronka: Begirada edo hitz iraingarri ororen ordez, egin irribarre. Eta begiratu zer gertatzen den. Zabaldu zure irribarrea, egin irribarre bidean aurkitzen dituzun guztiei. (nahiz eta musukoarekin ahoa ez ikusi, begietan somatzen da)

OTOITZA

Abestia: https://www.youtube.com/watch?v=D8PwToIG30U

Bideoa: https://youtu.be/GybGxFILuvc

 

OTOITZA

Jesus, eskerrak, denok desberdin egin gaituzulako.

Eskerrak, denok berdinak ez garelako. 

Eskerrak, ostadarragatik eta bere zazpi koloreengatik.

Eskerrak, zeruaren urdinagatik eta basoen berdeagatik.

Eskerrak, itsasoan bizi direnengatik eta hegaz egiteko gauza direnengatik.

Eskerrak, desberdin eta, aldi berean, hain berdin garelako.

Eskerrak, Zu bezalako egin gaituzulako.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!