EGUNEKO DATUAK
larunbata, 14 de otsaila de 2026
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
GG/OtsailakII/LH4-5-6/ostirala
OTSAILAK 14, SAN BALENTIN EGUNA

San Balentin egunaren historia

Egun hau Balendtin izeneko apaiz bat oroitzeko ospatzen da. Erromatar Inperioaren  garaian, Kristo ondorengo 270. urtean,  Claudio II.a enperadorearen agindu baten aurka atera zen. Enperadoreak gizon gazteei ez zien ezkontzen uzten, orduan gizon ezkongabeak eta seme-alabarik gabekoak gudu-zelaian hobeak zirela pentsatzen zelako.

Balentinek arau hura bidegabea zela uste zuen. Hortaz, ezkondu nahi zuten soldadu guztiak ezkontzea erabaki zuen, erritu kristauaren arabera eta erromatar justiziatik gordeka.

Baina maiteminduen aldeko jokabide hark oso ezagun bihurtu zuen eta, azkenean, enperadoreak Balendin kartzelatu eta hiltzea erabaki zuen.

Kartzelako denboran, kartzelariaren alabari eskolak ematen zizkion artean, bihotzez maitemindu zen neskaz. Hil bezperan, agur esateko gutun polit bat idatzi zion. Sinadura: “Zure Balentin”. Ospetsu bilakatu da gutunaren azken hori.

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA – BIDEOA: La Vida de Pequeño. DANI MARTIN – La Vida de Pequeño (El nuevo barrio): https://www.youtube.com/watch?v=fyvqdFryPCg

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!