EGUNEKO DATUAK
larunbata, 14 de otsaila de 2026
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
OTSAILAK 14, SAN BALENTIN EGUNA
GG/OtsailakII/LH4-5-6/ostirala
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen

Denda bateko ugazabak iragarki bat jarri zuen atean: “Txakurkumeak salgai”.

Iragarki hauek umeentzat oso erakargarriak direnez, laster agertu zen ume bat txakurkumeen prezioaz galdezka. Txakurren jabeak erantzun zion prezioa 30 eurotik 50era bitartekoa zela. Umeak poltsikoan eskua sartu zuen eta txanpon batzuk atera zituen. “2,37, besterik ez dut... baina ikus ditzaket txakurkumeok?”.

Gizonak irribarre egin zuen lehenengo, eta txistu gero... eta txakur emea arineketan agertu zen. Atzetik bost txakurkume. Bat besteak baino askoz atzerago.

Umea azkeneko txakurtxoari begira geratu zen: “Zer gertatzen zaio honi?”.

Gizonak albaitariak esandakoa azaldu zion, txakurtxoak mokor-hezurra gaizki zeukala jaiotzetik eta bizi artean herrenka ibiliko zela. Umea hunkitu egin zen. “Hauxe da nik erosi nahi dudan txakurtxoa” esan zuen.

Dendako gizonak, orduan: “Ez, ez duzu erosi beharrik; hori bada zuk nahi duzuna, nik doan emango dizut”.

Umea tristatu egin zen eta, gizonari begira geratuta, zera esan zion: “Ez, nik ez dut nahi doakorik. Txakurtxo honek beste txakurkumeek beste balio du eta nik prezio osoa ordainduko dizut. Orain, daukadan guztia emango dizut, 2 euro eta 37 zentimo, eta gero, 50 zentimo hileko, dena ordaindu arte”.

Dendariak berriz: “Ez dut uste txakur hau eraman nahiko duzunik. Inoiz ez da zure atzetik korrika joango eta ez da saltatzeko eta jolasteko gauza izango”.

Umea makurtu egin zen eta praka-barrenak altxatu zituen. Hanka bat falta zuen; hankaren ordez metalezko aparatu bat zeraman. Berriz gizonari begiratu zion: “Ni ere ez naiz gauza korrika egiteko; txakurtxoa eta biok ondo konponduko garela uste dut”.

Dendariak, begiak malkoz beteta, zera esan zion: “Txakurkume bakoitzak zu bezalako jabea izan dezan espero dut bakarrik”.

Asteburu ona izan!

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO

Lehenik, gogoratu txakurrak ez direla erosi behar, bat nahi izanez gero adoptatu egin behar da eta horri bizitza duina eman, ondo zaindu eta maitatu. Eta bestetik, beti gogoan izan denok daukagula beste aukera bat izateko beharra eta horri lagundu egin behar diogula.

OTOITZA

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=IRvn-is9xjo

 

OTOITZA

Jesus, eskerrak, denok desberdin egin gaituzulako.

Eskerrak, denok berdinak ez garelako. 

Eskerrak, ostadarragatik eta bere zazpi koloreengatik.

Eskerrak, zeruaren urdinagatik eta basoen berdeagatik.

Eskerrak, itsasoan bizi direnengatik eta hegaz egiteko gauza direnengatik.

Eskerrak, desberdin eta, aldi berean, hain berdin garelako.

Eskerrak, Zu bezalako egin gaituzulako.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!