EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 18 de otsaila de 2026
GOIZEKO GOGOETAK/DBH4/OTSAILA24/III/asteazkena
HAUSTERRE EGUNA

La fiesta del Carnaval procede de las antiguas Saturnales romanas y se celebra antes de la Cuaresma. Su nombre significa carnem levare, o sea, quitar la carne, y es la temporada que precede al ayuno de  la Cuaresma propiamente dicha.

INAUTERIEK gizarteko gertakariak jai giroan ospatzeko festak dira. GARIZUMA gogoeta sakona egiteko garaia izan ohi da.

COVID-19a dela eta denok jasan dugu etxeratzea. Batzuek, seguruenik, behin baino gehiagotan. Etxeratze horiei "berrogeialdi" ere deitu izan diegu, hain zuzen ere garizumak edo cuaresmak (cuaresma = cuarentena) dituen egunetatik baitator.

Biblian 4 zenbakia zeroz jarraituta agertzen denean "prestakaeta garaia" esan nahi du, gertakari handi baterako prestatzen duen garaia, alegia. 40 eguneko euriteak garbitu zuen pekatua gizaditik. 40 urtez ibili zen Israel herria basamortuan agindutako lurrean sartu aurretik. 40 egun pasa zituen Jesusek basamortuan jende aurrean Jainkoaren Erreinua zabaltzen hasi aurretik.

Berrogeialdi horiek beti dute esfortzu edo sakrifizio kutsua, entrenamenduek duten moduan: zenbat esfortzu egin behar du atleta batek, adibidez, 10 segundo baino gehiago irauten ez duen lasterketa bat korritzeko? Zenbat denbora behar du sukaldariak mokadu batean jaten den jaki gozoa prestatzeko?

Baina berrogeialdiek amaiera ona dute, osasun berrogeialdiek gaisotasunetatik babesten gaituzte bezala.

Horixe da garizuma: amaiera ona duen berrogeialdia, Jesusen Berpizkundeaz amaitzen den garaia. Kristauon festa nagusia prestatzeko garaia da garizuma eta daramagun bizimodua berrikustea eskatzen digu. Horregatik hasten da errautsaz gorputza igurtziz: La palabra ceniza, que proviene del latín "cinis", representa el producto de la combustión de algo por el fuego. Esta adoptó tempranamente un sentido simbólico de muerte, caducidad, pero también de humildad y penitencia.

La ceniza, como signo de humildad, le recuerda al cristiano su origen y su fin: "Dios formó al hombre con polvo de la tierra" (Gn 2,7); "hasta que vuelvas a la tierra, pues de ella fuiste hecho" (Gn 3,19).

Inauterietako parodietatik daramagun bizimodua aztertzeko denborara pasatzeko ordua iritsi zaigu.