EGUNEKO DATUAK
asteartea, 17 de otsaila de 2026
GOIZEKO GOGOETAK/DBH4/martxoa/I/ostirala
INAUTERIAK: izendegia, tokiaak, pertsonaia mitologikoak

Agian entzun duzu esaera: "ostegun gizena, ostiral mehea, larunbata erregularra eta igandean inautea".

Tolosan egiten dira, seguruenik, Euskal Herriko inauteri jai ospetsuenak. Izen hauek daramate jai egunek: ostegun gizena, ostiral mehea, zaldunita bezpera, zaldunita, astelehenita, asteartita ... piñata igandea.

Euskal Herrian inauteriak antzinatik ospatzen dira inauteriak. Hala ere, Hego Euskal Herrian, Francoren diktadurak jai hauek debekatu eta galzorian jarri zituen. Toki batzuetan, Tolosan esaterako, jarraipena izan zuten garai hartan Udaberri jaiak izena hartuta.

Gipuzkoan, Tolosa  eta Donostiako hiri inauteriak dira jendetsuenak. Herri askotan, kaldereroen jaia ospatzen da inauterien aurreko asteetan. Donostian, artzainak eta inudeak izeneko jaia ere ospatzen da inauterien aurreko igande batean.

Inauteri tradizionaletan ospe berezia dute Ituren eta Zubietako inauteriak, Lantzeko inauteriak, Unanuko inauteriak eta Zalduondokoak. Antzuolan sorgin dantza izeneko dantza tradizionala egiten da, non mutilak neskaz mozorrotzen diren. Enkarterrin Carrascoliendas izenarekin ospatzen dira inauteriak eta parte-hartzaileek oilar beltz bat eskuan, koplak abesten zituzten oilar beltzaren historia eta orduko kontuei buruz[11].Zuberoan maskaradak izaten dira inauteri garaian. Maskarada bi taldetan banatuta dago, beltza eta gorria. Bigarrena guztiz ordenatua da eta bertan dantzari finek hartzen dute parte. Lehenengoa zikina eta baldarra da.

Inauterietako pertsonaia mitologikoez informazio gehiago nahi baduzu ikusi orri hau: https://www.amaroa.com/inauteriak/inauterietako-pertsonaiak