EGUNEKO DATUAK
osteguna, 19 de otsaila de 2026
GG/OtsailakIII/LH4-5-6/asteazkena

Ea ipuin honekin zerbait ulertzen dugun:

Urrutiko erreinu batean, iragarki bat jarri zuten: «Printzea behar da. Interesa duten guztiak etor daitezela Erregearen jauregira». Asko aurkeztu ziren egun hartan. Hautagai guztiak ikusi ondoren, bi aukeratu zituzten, baina bat bakarrik hautatu behar zen… eta ez zuten erabakirik hartzen. Erregeak esku hartu behar izan zuen azkenean. Biak bere aurrera eramateko agindu zuen. Zera esan zien:

- Nire erreinuko herririk txikienera lehenengo iristen dena izango da printzea.

Herri hura, jakina, erreinuko tokirik bazterrenean zegoen. Egun asko behar ziren bertara iristeko. Hautagai biak laster irten ziren. Bietako bat hain azkar abiatu zen, ezen bestea oso atzean utzi baitzuen.

Bidean, lapur batzuek jipoitutako eta, aldean zeramana lapurtu ondoren, erdi hilik utzitako gizon bat ikusi zuten. Lehenengo zihoanak ez zion ezertan lagundu eta aurrera jarraitu zuen. Bigarrena, ordea, gelditu egin zen eta lagundu egin zion. Sorbalda gainean hartu eta hurbileko herri batera eraman zuen gizona, hango sendagileak aztertu eta zain zezan. Gero, aurrera jarraitu zuen.

Aurrerago ume bat ikusi zuten basoan galduta. Negar egiten zuen gaixoak. Lehenengoak ez zion jaramonik egin. Bigarrena, umeari zer gertatzen zitzaion jakiteko, gelditu egin zen. Umearekin geratu eta egun osoan ahalegindu zen haren gurasoak bilatzen. Aurkitu zituenean, aurrera jarraitu zuen. Baina hainbeste denbora galdu zuen bidean, ezen ezinezkoa baitzen lehenengo iristea. Hala izan zen. Urrutiko herri txiki hartara iritsi zenean, lehenengoa bere garaipena ospatzen ari zen. Bera izango zen printzea. Erregea heldu zenean, garailea printzea izendatzeko, biak bildu zituen eta zera esan zien:

- Hona etorri naizenean, bidean, herri bateko alkateak esan dit ezagutzen ez zuen batek bizia salbatu diola. Gero, senar-emazte batzuek bere seme galdua aurkitu duen ezezaguna saritzeko esan didate. Zuetako nork egin du hori guztia?

Azkeneko iritsi zenak eskua altxatu zuen. Orduan, erregeak, zalantzarik gabe, printze izendatu zuen. Zera esan zion:

Printzeak eduki behar duen dohainik onena erakutsi duzu: herritarrak zerbitzatzeko eta jendeari laguntzeko ardura.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
OTOITZA

Jainkoa Ama edo Aita:

Eguna hastera doanez,eskerrik asko eguzkiagatik.

Zorioneko naizelako, eskerrik asko irribarreagatik.

Gaur jateko aukera dudalako, eskerrik asko ogiagatik.

Gaua iritsi denean eta lotara joan behar dudanean,eskerrik asko Zuk beti hemen jarraitzen duzulako, lotan nagoela babestuz, eta berriz ere, goizero itzultzean, zu beti hor zaudela esaten didazulako

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!