EGUNEKO DATUAK
ostirala, 20 de otsaila de 2026
GG/OtsailakIII/LH4-5-6/osteguna

ESFORTZUA EGITEN EZINEZKO GAUZAK LORTZEN DIRA

“Esne-gainez beteriko ontzi batera jausi ziren bi igel esnetegi batean. Laster konturatu ziren handik irtetea ez zela gauza erraza izango. Saiatu ziren igerian ontziaren ertzera iristen, baina alferrik.

- Ezin gara hemendik atera. Gureak egin du – esan zuen batek.

- Segi igerian. Nolabait aterako gara eta – esan zion besteak.

- Alferrik da – erantzun zion lagunak-. Esne-gaina lodiegia da igeri egiteko, bigunegia salto egiteko, labainegia arrastaka egiteko. Tira, egunen batean hil beharko dugunez, hobe da gaur hiltzea.

Ahaleginak egiteari utzi zion, etsi egin zuen, ... eta esnetan ito zen.

Beste igelak, ordea, igerian segitu zuen, hankei eragiten, amore eman gabe. Eta goizaldean, gurinezko tontor baten gainean zegoela konturatu zen, hankei eragitean esne-gaina gurin bihurtu baitzuen; eta ontzitik kanpora salto egin ahal izan zuen. Horrela salbatu zen.

Gogoetarako:Ipuineko igelek bezala, batetik, amore eman, etsi eta “ni halakoa naiz eta ezin naiz aldatu” esan dezakegu; edo bestetik, gure ahalbideetan fida gaitezke eta gure indar eta energia guztiak hobeak eta zoriontsuagoak izaten lagunduko digun aldaketa lortzen erabil ditzakegu.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Gaurko bideoa ez da berria baina noizbehinka gogoratu behar dugu:

 

 

BIDEOA 02: https://youtu.be/PP3w3JPgoSs

 

 

OTOITZA

OTOITZA:

Jainkoa Ama edo Aita:

Eguna hastera doanez,eskerrik asko eguzkiagatik.

Zorioneko naizelako, eskerrik asko irribarreagatik.

Gaur jateko aukera dudalako, eskerrik asko ogiagatik.

Gaua iritsi denean eta lotara joan behar dudanean,eskerrik asko Zuk beti hemen jarraitzen duzulako, lotan nagoela babestuz, eta berriz ere, goizero itzultzean, zu beti hor zaudela esaten didazulako

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!